Monday, 23 June 2008

Donibane gaua


"Sañoan, Sañoan gaur dala
Bier dala Donione,
etzi San Joan-biramune.
Gure soloan lapurrik es;
badagos bere, erre beites.
Artoak eta gariek gorde,
siraunek eta sapoak eta subeak
eta pisti gustiek erre."

Larrabetzun kantatzen zuten Donibane gauean, gari-sorta isiotuekin etxeko solo guztietatik ibiliz

Non daude lapurrak? Non ziraun, apo eta sugeak?
Bageneki...

Thursday, 19 June 2008

Sumendien azpian




Herenegun, gero eta euskara gutxiagoz egiten den herri honetan, Sumendiaren azpian, Malcolm Lowryren nobelaren euskarazko itzulpena ikusi dut liburu salduenetarikoen artean Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian.

Espainiako gerra galdurik zegoenean (gaur, Ekainak 19, Liberación de Bilbao) eta hemen hildakoen egun ikaragarrienak ospatzen zituztenean frankistek, Mexikon, Popocatépetl azpian, Baudelaire-ren dizipuluek, absenta gogoan, mezkal eta tekila edaten zituzten Hildakoen Egunean: “ Denboraren esklabo martirizatuak ez izateko, hordi zaitezte, hordi zaitezte gelditu gabe! Ardoz, poesiaz edo bertutez, nahi duzuen moduan!"

Irakurri behar dut Karlos del Olmo-ren itzulpen hori. Lan zaila berea, alajaina!

Orain, sumendiaren azpian, baina bere bonbetatik salbu, idazten dut idazteari ez uzteko. Gogoratzen saiatuz zerbait datorkit gogora: Lowry-ren liburuko pasarte batean Euzkadi hitzak dirdira egiten du kartel argitsu batetik (bai!!! sinestezina badaere). Basoan galdurik daude protagonistak, ekaitza eta tragedia lehertzear, amaiera heltzen ari da...

Abisua edo faroa da kartela?

Harrigarria.

Manuel Monterok Bajo los volcanes. Identidad contra convivencia izenburuko liburua idatzi berri du.

Lana pilatzen zait

Saturday, 7 June 2008

Jose Miel Barandiaranen Herensugea

Jose Miel Barandiaranek bere Diccionario de Mitologia Vasca-n (euskaratuta al dago?) Herensugeari ondoko definizio hau ematen dio: “genio diabólico que aparece en forma de serpiente”.
Hori kontutan harturik, XIX mendeko zenbait karlistak trenari burnizko herensugea deitzea (ikusi beheko sarrera) erabat justifikatuta zegoela esan daiteke.

Gaur egungo oposizioa AHTari antzeko arrazoietan oinarriturik al dago?
Ez dut hitz egiten azaleko arrazoiez: ardura ekologistak, gehiegizko gastuak...den-dena oso arrazoigarria. Ez, ni sakoneko sentipenez ari naiz, psikologiak azaltzen dituenak.

Kontsidera dezagun, alde batetik, sugearen esangura falikoa pentsamendu freudiarretan. Beste alde batetik, ezaguna da Elizak betidanik Emakumearen eta Sugearen artean planteatu duen kontrajartzea: "Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko "

Argi dago!!: XIX mendeko karlistek eta haien gaur egungo jarraitzaileek ezin dezakete onartu inolaz ere gure Ama Euskal Herria (makularik gabeko emakume txit birjina) izorratuta izan dadila Deabruak bidalitako Herensuge Lizun horrek.

Irakurketa erlijiotsua badu ere, nik ez dut egingo zeren eta neure antiklerikalismo osasungaitzari uzten saiatzen ari naizen.

Thursday, 5 June 2008

Joan Mari Irigoienen Babilonia


Ez da berria tren baten aurkako gatazka gure herrian. Orain Abiadura Handiko Trenaren kontra jotzea egokitu zaigu baina dela 130 urte lehenengo trenen kontra jo genuen. Joan Mari Irigoienek 1876an gertaturikoaz Babilonia nobela burutzen du.

Gipuzkoa sakoneko jende umilak ez zuen begi onez ikusten trenbidearen eraketa
"...ke beltza darion burnizko herensugea da trena, su eta fu dariona, deabruaren asmakizun"

"...hor jarri nahi digute, gure zelai eta soroak zanpatzeko, gure mendiak galtzeko, gure lurra erdibitzeko, zerua kutsatzeko...”


Apaizek, beti legez, aurrerapenen kontra apustua egiten zuten
"...Trenaren alde dagoena bekatu mortalean dago. Aitaren eta Semearen..."

Batzuek jende xume eta kontserbakorraren ideiak armen bidez defendatzera prest zeuden.
" ...Nik banekien karlista asko zegoela trenbidearen kontra baina banekien, baita ere, jende askori ematen ziola lana..."

"...Gerra bat. Nola bukatuko dugu trenarekin bestela, gerraren bidez ez bada? Hamaika fusil dago hor nonbait, lurpean ezkutaturi, mementu hori datorrenerako! "


Hondamendiko adarrak entzun ziren eta katastrofea gertatu zen
"Trenaren etorrerarekin batera animalia guztiak asaldatu ziren eta bolada batean Babiloniako oiloek ez zuten arrautzarik errun, behiek –lehengotik ere esne urrikoak izanik- ez zuten esne tantarik eman eta negua iraganda udaberria heldu zenean, txoriek ez zuten barano haietan habiarik jarri...."

Hala ere Euskal Herriak biziraun zuen pulpitutik entzuten bazen ere:
"Eroriko zara, erori Babilo (*) handia!
Deabruen bizileku bihurtu zara,
espiritu gaizto guztien zulo,
zeren eta zure merkatariak
lurreko ahaltsuenak baitziren,
eta zeure sorginkeriez
herri guztiak engainatu baitituzu.

Zikindua zaude
profeta, fededun eta lurrean hilak
izan diren guztien odolaz"

(Isaias, Apokalipsia)
(*) Transkizioaren errorea? Bilbao agian?

Thursday, 29 May 2008

Arrazionalismorako garai txarrak

Gauza bat, argudiorik gabe geratzea da eta beste gauza bat, erabat desberdin, konbentzitua izatea. Hemen dago fundamentalismoaren oinarria.
Taliban batek ez du behar arrazoirik bere jarrerak justifikatzeko ezta Vaticanozaleek ere, beraien erresuma ez delako mundu honetakoa.
Hala biz

Tuesday, 13 May 2008

Persiarrak

Ainhoa Urrejola EAE-ANVko militantea eta Donostiako zinegotzi ohia hil du gizonezko batek, lau tiro botata. Atzo egin zioten tiro, Tolosa kaleko bere etxe aurrean. Erietxera eraman zuten hasieran, artean bizirik, baina bi aldiz geratu zitzaion bihotza eta sendagileak suspertzen saiatu ziren arren, 17:40an hil zen. 32 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaben ama zen.
Ikerketa iturriek uste dute, Urrejolak autotik ateratzeko modua egin zuela. Lekukoen arabera, senarra eta alaba txikia etxetik atarira jaitsi ziren tiro hotsak entzun bezain pronto. Haien kontakizunaren arabera, besarkatu egin zitzaizkion, animoak emanez eta oihuka. Handik gutxira eraman zuten erietxera.


GATAZKAREN ONDORIOAK????? Baina, burutik jota al gaude?

Igandean Los Persas antzezlana ikusi nuen Barakaldo Antzokian, Eskiloren obraren egokitzapen librea -oso librea-, Calixto Bieitok zuzendua.

Gerra betierako da, gerra bukaezina da errepikatzen zuen Eskilok orain dela 2.400 urte eta arrazoia zeukan.

Gu geu, euskaldunok, harro gaude beti gerran egon garelako. Aurpegia alaitzen zaigu herri borrokalaria garela entzuten dugunean baina ez.... arruntak, ohikoak, guztiol bezalakoak gara. Herri guztiek aro guztietan egin dutena errepikatzen ari gara.

Antzezlana aita baten aienekin amaitzen da bere alabaren heriotzagatik intzirika.
Batzuetan pentsatzen dut sentiberatasuna galtzen ari garela, zeren eta...nola sentitu ahal dugu aita horretaz gupida, heriotza hain merke izanda gure herri latz honetan?

Wednesday, 30 April 2008

Gelman, Cervantes, Nabokov eta euskaldunak

Los vizcaínos del Quijote son los vascos por antonomasia

Pasa den Apirilaren 23an Cervantes Saria jasotzean Juan Gelmanek egindako hitzaldia irakurtzen ari nintzelarik gogoeta nahasi batzuk etorri zitzaizkidan burura, ene gogoaren islapen esanguratsua.

Hitzaldia interesgarria iruditu zitzaidan, ez soilik bere literatur kalitateagatik, baizik eta ere montonero ohi batengandik zetorrelako. Juan Gelman bortizki jota izan zen Argentinako diktadurak 1976-1983ko aldian. Izan ere, 1976an bere seme-alabak, Nora Eva eta Marcelo Ariel bahituak izan ziren baita haurdun zegoen honen emaztea ere, Maria Claudia Iruretagoyena. Gelman-en semea eta haren emaztea desagertu ziren eta biloba gatibualdian jaio zen.

Hitzaldian, literatur aipuz zipriztindua, ez da falta salaketa politikoa:
“...Y yo moría muchas veces y más con cada noticia de un amigo o compañero asesinado o desaparecido que agrandaba la pérdida de lo amado. La dictadura militar argentina desapareció a 30.000 personas y cabe señalar que la palabra "desaparecido" es una sola, pero encierra cuatro conceptos: el secuestro de ciudadanas y ciudadanos inermes, su tortura, su asesinato y la desaparición de sus restos en el fuego, en el mar o en suelo ignoto. El Quijote me abría entonces manantiales de consuelo”

“Cervantes se instala en un supuesto pasado de nobleza e hidalguía para criticar las injusticias de su época, que son las mismas de hoy: la pobreza, la opresión, la corrupción arriba y la impotencia abajo, la imposibilidad de mejorar los tiempos de penuria...”

“Pero hay recuerdos que no necesitan ser llamados y siempre están ahí y muestran su rostro sin descanso. Es el rostro de los seres amados que las dictaduras militares desaparecieron. Pesan en el interior de cada familiar, de cada amigo, de cada compañero de trabajo, alimentan preguntas incesantes: ¿cómo murieron? ¿Quiénes lo mataron? ¿Por qué? ¿Dónde están sus restos para recuperarlos y darles un lugar de homenaje y de memoria? ¿Dónde está la verdad, su verdad? La nuestra es la verdad del sufrimiento. La de los asesinos, la cobardía del silencio. Así prolongan la impunidad de sus crímenes y la convierten en impunidad dos veces.”

“Hay quienes vilipendian este esfuerzo de memoria. Dicen que no hay que remover el pasado, que no hay que tener ojos en la nuca, que hay que mirar hacia adelante y no encarnizarse en reabrir viejas heridas. Están perfectamente equivocados. Las heridas aún no están cerradas. Laten en el subsuelo de la sociedad como un cáncer sin sosiego. Su único tratamiento es la verdad. Y luego, la justicia. Sólo así es posible el olvido verdadero.”

Irakurketa erabat gomendagarria: Don Quijote liburuaren gorespena eta, aldiberean, diktadura krudel baten ondoren ondo-pentsatzaile batzuek eskatzen duten ahantze horren salaketa.

Baina... ez... guztiek ez dute pentsatzen gauza bera idazlan bikain horretaz, Espainiako literaturaren idazlan gorenaz. Eman diezaiogun hitza...Vladimir Nabokov handiari.

Nabokovek 1950. dekadan literatur eskolak eman zituen Harvard unibertsitatean. Bere eskoletarako aukeratu zuen liburuetariko bat Cervantesen Don Quijote zen. Eskola haien emaitza bitxia Lectures on Don Quixote liburua dugu. Ez da nire helburua, inolaz ere, liburu honi buruzko kritika bat egitea. Nire helburu bakarra idazle estatubatuarrak liburuan isurtzen dituen zenbait ideia aipatzea besterik ez da. Eta mundu honetan ez dagoela ezer absoluturik esatea. Eta ikuspuntu anitz daudela. Eta abar.

Nabokov dixit: “Egileak (Cervantes) ondoko planteamendu hau du buruan: “Etorri nirekin, irakurle bihurri, zu zakur bizi puztua eta ostikoka astindua ikusteaz gozatzen duzuna, irakurle, igande goizean, joanez edo etorriz mezatatik, karkaxaz edo makil kolpe batez pikotan dagoen alproja agurtzea gustukoa duzun hori, etorri nirekin irakurle bihurri eta ikus ezazu zein esku zorrotz eta krudeletan jarriko dudan ene pertsonaia hau, farre egiteko gogoa ematen duen ahul ahalen hau.Eta prestaturik daukadanaz zu ondo pasatzea espero du...”

“...Zer esan idazlan osoan zehar errepikatzen den krudelkeriaz?”

“El Quijote”ren bi atalek benetako krudeltasun entziklopedia eratzen dute"

“Garai guztietako liburu mingotsen eta barbaroenetariko bat...”

Eta nola lotzen dut hau guzti hau gure gaiaz? “El Vizcaíno”ren episodioa aipatuz, jakina. “Don Quixote”ren 8. eta 9. ataletan banatzen da istilua:
“Todo esto que don Quijote decía escuchaba un escudero de los que el coche acompañaban, que era vizcaíno, el cual, viendo que no quería dejar pasar el coche adelante, sino que decía que luego había de dar la vuelta al Toboso, se fue para don Quijote y, asiéndole de la lanza, le dijo, en mala lengua castellana y peor vizcaína, desta manera:
—Anda, caballero que mal andes; por el Dios que crióme, que, si no dejas coche, así te matas como estás ahí vizcaíno.
Entendióle muy bien don Quijote, y con mucho sosiego le respondió:
—Si fueras caballero, como no lo eres, ya yo hubiera castigado tu sandez y atrevimiento, cautiva criatura..
A lo cual replicó el vizcaíno:
—¿Yo no caballero? Juro a Dios tan mientes como cristiano. Si lanza arrojas y espada sacas, ¡el agua cuán presto verás que al gato llevas! Vizcaíno por tierra, hidalgo por mar, hidalgo por el diablo, y mientes que mira si otra dices cosa..
—Ahora lo veredes, dijo Agrajes —respondió don Quijote.
Y, arrojando la lanza en el suelo, sacó su espada y embrazó su rodela, y arremetió al vizcaíno, con determinación de quitarle la vida. El vizcaíno, que así le vio venir, aunque quisiera apearse de la mula….”


Cervantesek Kultura gutxiko euskaldunen gaztelera txarra imitatzen du..
Euskaldunak ondoko hau esan nahi du:
“Vete, caballero, en hora mala que, por el Dios que me crió, si no dejas el coche, es tan cierto que te matará este vizcaíno como estás ahí”
“¿Que no soy caballero? Juro a Dios, como cristiano, que mientes mucho. Si arrojas la lanza y sacas la espada ¡verás cuán presto me llevo el gato al agua! El vizcaíno es hidalgo por tierra, por mar y por el diablo; y mira que mientes si dices otra cosa”


Ezaguna da nola defenditzen zuten euskaldunek haien jatorrizko kaparetasuna (odol garbitasuna edo hidalguia). Ezaugarri hori zalantzatan jartzea irainik handiena zen (agian da?) eta horrexegatik gezurti deitzen dio birritan Don Quixoteri.

Saturday, 26 April 2008

Aluminioa eta Afrika

Kondor Legioak, mila bider madarikatua, aluminioa erabili zuen bere bonba su-eragileetan Gernika suntsitzeko gaur bezalako egun batean.
G.L. Steer kazetariak, The Times egunkarian 1937ko Apirilaren 27an bidalitako telegrama batez hauxe kontazen zuen "... hiru motatako hegazkin alemanez osatutako eskuadrilla ahaltsu batek -Junker eta Heinkel bonbaketariak, Heinkel ehizakoak-gelditu gabe jaurti zituen hiri [Gernika] gainera mila librako inguruko bonbak eta, kalkulu batzuen arabera, hiru milatik gora su jaurtigai aluminiozkoak, bina librakoak..."
Kimika ahaztuz gogora dezagun istorio afrikar bat
Gernikako, Euskadi eta Espainiako triskantzen erantzuleek esperientzia zeukaten, 2003ko Apirilaren "Historia" aldizkariaren alean Mª Rosa de Madariaga eta Carlos Lázaro historialariek egindako ikerketa bikainean irakur daitekeenez.
Espainiako armadak bonba kimikoak erabilia zituen Rif-eko gerran 1925. urte inguruan. Urte horretan Melillako komandanteak ondoko txosten hau bidaltzen die bere nagusiei "...un miércoles que haga buen tiempo, acudirá mucha gente a ese Zoco confiadamente y será ocasión de causar daño...". Militarra merkatu baten bonbardaketaz hitz egiten ari da jende gainezka egonda!.
Ipar Afrikako gerra da eta Sanjurjo eta Franko jeneralek, beste askoren artean, zibilen sarraskien aurrean eduki ahal lituzketen lotsa apurrak galtzen ari dira. Altxamendu Nazionala esku sendoz zuzenduko duten liderrak forjatzen ari dira.

Wednesday, 23 April 2008

Mandel

In der Mandel – was steht in der Mandel? Das Nichts. Paul Celan

Valente-k aipu honetaz hasten du bere Mandorla. Eta nik errumania-austriarrak frantsesez idazten zuela pentsatzen!

Amandan - zer dago Amandan? Ezer eza

Mandel, Mandorla, Almendra, Amanda. Te recuerdo Amanda. Gogoratzen zaitut Victor Jara. No se han abierto aún las alamedas y un regusto de almendras amargas nos tapiza la boca.
Zer zenion, Mandel?
Eta, hala ere, gorriak oraindik dirau ez-izate saihestezina itxaroten. Esne beltza Celan-ena.

Wednesday, 16 April 2008

Felipe Juaristi eta begietara etortzen ez den gaua

Zein irizpide dute gure kritikari literarioek liburu bat edo beste aukeratzean beren kritika burutsuak egiteko? Zergatik aukeratzen dira batzuk eta beste batzuk ez? Liburuaren orrialde-kopuruak eragina al du?
Euskal literaturaren bilatzaile unibertsalean begiratuz, adibidez, Eider Rodriguez-en Haragia liburuaz 8 kritika aurki ditzakegu eta, aldiz, Felipe Juaristiren Ez da gaua begietara etortzen nobelaz 4 kritika besterik ez...

Felipe Juaristiren liburua amaitu ondoren kritika horiek gainbegiratu ditut. Honelako esaldiekin geratu naiz:

“Iragana zama bat da; arazoen iturburua. Oraina ezin uler dezakete iraganik gabe; oraina ezin bizi dezakete iraganeko kontuak kitatu gabe”, besteak beste, esaten du Iratxe Esnaolak liburuaz bere kritika sakon eta interesgarrian.

“Gorputzez hilik suertatu ez arren, arimaz hilda geratuko dira hirurak handik aurrera. Izan ere, Homerok zerbait irakatsi bazigun, horixe da, sufrimendua dela gizakiaren patua. Nor bereaz zein besteenaz jabetzeak egiten gaitu gizaki” gehitzen du Aritz Gorrotxategik, liburua gustatu egin zaiola adieraziz.

“Nobela metafisikoa dugu Ez da gaua begietara etortzen (...) Nobela lirikoa ere badugu Felipe Juaristirena (..) Baina hirugarren hari bat geratzen zaigu. Lope pertsonaiaren haria: psikologikoa. Pertsonaia baten inguruan eraikitako nobela dugu...” adierazten du Jon Kortazarrek baina ez da bustitzen nobelaren kalitatea baloratzean.

“...Eta nago, ustez eta itxuraz kontaketa inora ez daramaten dibagazio metaforiko bezain erretorikoek sarritan ez ote duten nobelaren irakurketa gehiegi moteltzen, nahiz eta gisa horretako pasarte batzuk guztiz interesgarriak izan....” dio Mikel Ayerbek. Badirudi ez zaiola gehiegi gustatu.

Kritikari profesional hauen aurrean nik ezer gutxi gehiago esatera ausartu behako nuke baina....

Batzuen ustez estilo literarioak aritzen den gaiarekin bat egin behar du. Homogeneotasuna behar dela esaten dute gaiaren eta estiloaren artean. Nik ere horrelaxe pentsatzen dut.
Felipe Juaristiren Airezko emakumeak aurreko nobelan estilo poetiko-juaristiar hark ederto biltzen zuen narrazioa. Halere ez dut uste gauza bera esan daitekeenik lan berri honetan.
Asko dira anaforak, erretruekanoak, paranomasiak, hitz jokoak eta abarrak Ez da gaua begietara etortzen nobelan. Agian gehiegi.
Horiek guztiek sormen literarioaren lan eskerga adierazten badute ere, ez zen bide aproposenik, estilo egokienik irakurleak istorioa senti zezan.
Halaber, pertsonaiek askotan ex catedra hitz egiten dutela ematen du, esaldi potoloak, pisu handikoak botatzen dituzte atsotitzak erabiltzen diren bezala, gauza guztiak aldez aurretik pentsatuta baleude bezala... Egilearen lana gehiegi ikusten da disgresio filosofiko horietan.
Horrek guzti horrek etengabe hausten du testua eta artifizialegi bihurtzen du.

Hala ere, eskertzekoak dira plazaratzen dituen zenbait gaia, hala nola, taldeek sortzen duten lotura askagaitzak (txikiteroen errealitatea eta metafora), iraganak duen pisua gure orainaldian eta, batez ere, Izuak, zazpi buruko herensuge beldurgarri hori, jarraitzen duela gure artean...

...Eta nolaz gu, gu,
eguneroko patxara merkean
oso lasai bizi geran..
geure izerdia xurgatzen duten
beste jende hoiek
bihar ere,
berriro ere,
beste bat hilko dute.
bihar ere,
berriro ere,
beste bat hilko dute.
(Imanol)

Tuesday, 15 April 2008

Cate Blanchett eta Loiolako anaiak



Gaurko egunkarietan ondokoa irakurtzen dut: Cate Blanchett aktoresa australiarra hirugarren seme-alabaz erditu zen pasa den igandean. Ignatius Martin izena jarri dio “en un curioso homenaje a los hermanos Ignacio (Santo) y Martín de Loyola”

Baten batek azaldu ahal dit zergatik egin nahi dien omenaldia emakume zoragarri honek loiolatar famatu hauei? Gipuzkoar batekin ezkondurik dago? Jesuiten alde agertu nahi du zerua irabazteko alferrikako ahaleginean?
Bere filmografiaari gainbegirada bat ematen diot:

1998
Queen Elizabeth I
Won -
Golden Globe for Best Actress - DramaWon - BAFTA Award for Best Actress in a Leading RoleNominated - Academy Award for Best Actress

The Talented Mr. Ripley
Meredith Logue
Nominated -
BAFTA for Best Performance by an Actress in a Supporting Role

The Lord of the Rings: The Fellowship of the Ring
Galadriel
Nominated -
SAG award for Outstanding Performance by a Cast


2002
The Lord of the Rings: The Two Towers
Galadriel
Nominated -
SAG award for Outstanding Performance by a Cast

2003
The Lord of the Rings: The Return of the King
Galadriel
Won -
SAG award for Outstanding Performance by a Cast

The Aviator
Katharine Hepburn
Won -
Academy Award for Best Supporting ActressWon - BAFTA award for Best Performance by an Actress in a Supporting RoleWon - SAG award for Best Supporting Actress Supporting Actress



2008
Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull
Agent Irina Spalko
post-production

....eta ez dut argibiderik aurkitzen. Jeremy Irons eta Robert de Niro-ren mireslea ote The Mission filmean?

Tuesday, 8 April 2008

Maurice Ravel versus Inazio Loiolakoa


Nemesiok idazten dit Inazio Loiolakoa ez dela euskaldunik unibertsalena –nik beheko sarreran diodan bezala- esateko.
Nemesiok aurpegiratzen diti nire biktimismo antiklerikalak bultzatzen nauela honelako baieztapenak esatera: apaizak nagusi gure herri latz honetan, gure kultur munduko pertsonaiarik inportanteenak apaiztegitik pasatu direla, Inazio Loiolakoa etab...
Azken pertsonaia hau ez da, Nemesioren ustez, euskaldunik ospetsuena (berak euskal hiritar kontzeptua erabiltzen du). Haren teoriaren arabera Google-ren bidez ebatzi ahal dira era objetiboz halako eztabaidak: “Sar ditzagun bilatzaile global honetan gogora datozkigun izenak (erdaraz, jakinai, unibertsalitate kontuarengatik) eta idatz ditzagun sarrera kopuruak”. Ondoko emaitzak lortzen omen dira:

Maurice Ravel 1.500.000 sarrera
Ignacio de Loyola 720.000
Miguel Unamuno 600.000
Pío Baroja 475.000
Juan Sebastián Elcano 400.000
Miguel Indurain 300.000
Dolores Ibarruri 150.000
Blas de Otero 126.000
Sancho el Fuerte 81.000
Gabriel Aresti 76.000
Bernardo Atxaga 75.000
Axular 55.000
Duque de Ahumada 33.000
Mikel Laboa 30.000
Jose Antonio Aguirre 20.000

Harriturik geratu naiz hain zerrenda heterogeneoren aurrean: Ravel, Sancho el Fuerte, Indurain, Unamuno? Ba ote dira (ziren) hauek euskaldunak, euskal hiritarrak, baskoak…? Egia da horiek guztiak Athletic-en jolasteko baldintzak betetzen dituztela baina…zer dira? Zer gara? Nahi dutena? Nahi duguna? Hain dira zailak herri honen kontuak!

Norberak kontuak atera ditzala. Ni baten baten faltaz konturatu naiz baina zerrenda honen arabera, Maurice Ravel musikari lapurtarrak euskal hiritarrik ezagunena izateko ohorea kentzen dio Inazio Loiolakoari. Gaitz erdi!.

Musikari bikain honi buruzko informazio luzea dugu Wikipedian. Hala ere, beti bezala, arlo honetan (informazio-arloan) gerra galtzen ari gara ere, ondoko orrian salatzen denez.

Aitzaki ona Apirilaren 27an Euskalduna Jauregira hurbiltzeko eta burutuko den ekitaldiaz gozatzeko: Ravelen “Boleroa” eta Rimsky Korsakoven “Kapritxo espainiarra” eta “Sheherezade”

"Volodymyr Sheikok zuzendutako Moskuko Orkestra Sinfoniko Estatalaren kontzertu bikain hau apirilaren 27an entzun ahal izango da Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Bikaintasun orkestralaren jai handi honetan Maurice Ravelen "Boleroa" eta Rimsky Korsakoven bi lan ezagunenak, "Kapritxo espainiarra" eta "Sheherezade", entzungo dira.
Kontzertua 19:30ean izango da, eta sarrerek 30 eta 38 euro bitarteko prezioak izango dituzte. Sarrerak telefonoz lor daitezke, 944 310 310 zenbakiaren bitartez, edo, bestela, Euskalduna Jauregiko txartel-leihatiletan, BBKren orotariko kutxazainetan edo Internet bidez.
"Boleroa" historian zehar egile-eskubide gehien bildu dituen konposizio frantziarra da. 1928an estreinatu zen Parisko Operan, eta orkestra-birtuosismoaren ariketa bikaina da. Interes handiena Ravelek instrumentu desberdinak konbinatzeko erabilitako eran datza, hasierako pianissimo finetik hasi eta amaierako eztanda barroko eta indartsuraino."
Koadroan: Ida Rubenstein, Ravelen laguna eta Bolero-ren inspiratzailea (Valentin Serov)

Monday, 7 April 2008

Pello Zabala, Aresti, Voltaire eta Inazio Loiolakoa

Kritika zorrotzak jasan ditut beheragoko artikuluaren kausaz (Pello Zabalarena, hain zuzen). Antiklerikal kutsua duela bota didate aurpegira.
Aresti berak Arantzazun, Euskal Parnason, lagunak bazituela aurpegiratu dit anonimo batek:


Atzo ezagutu nuen
nire laguna
Zerura pagatu nuen
kotxea
Oñatin bazkaldurik
Arantzazu gora
Bertan topatu nuen
fraile buru motza....
Arantzazu!Arantzatzu!
Polilitoa.
Joxepe lagun maitea:
Nun dago zeruko atea?
Kanta dezagun batea!
Apur dezagun katea!
Begira nola dagoen harana
Hodei beltzez estaldurik, harantza
nire deseoa haize hotzak darama...

Harri eta Herri. Gabriel Aresti.

Hala ere, zaila egiten zait Pello Zabalak praktikatzen duen Arrazoiaren bazterketa onartzea. Mundu honetan gauzak ez dira gertatzen Baten Batek nahi duelako, zergatiak bilatu behar ditugu gizaki gizajoak ahal den neurrian.
Beste alde batetik, nire kritika erlijioso gipuzkoarrari, gauerdiko ahuntzaren eztula da, Voltaire handiak beste erlijioso gipuzkoarri egiten dionarekin alderatuz.
Inazio Loiolakoaz ari naiz, jakina, garai guztietako euskaldunik garrantzitsuena zalantzarik gabe.
Hona hemen Voltairek eskaintzen dizkion esaldiak gure gizonari:


Ignacio de Loyola
Para conquistar gran fama y ser fundador, os aconsejo que seáis loco, pero que vuestra locura sea oportuna en la época en que vivís. En vuestra locura debe haber un fondo de razón que dirija vuestras extravagancias y que os haga ser excesivamente terco. Podrá suceder que os ahorquen, pero si no os ahorcan, debéis abrigar la esperanza de que os erijan altares.¿Podéis decirme en conciencia si hubo jamás en el mundo otro hombre más digno de una casa de orates que San Ignacio, o sea Iñigo el de Vizcaya, que era su verdadero nombre? Le trastorna el juicio la lectura de la Leyenda Dorada, como más tarde se lo trastornan a Don Quijote de la Mancha los libros de caballería. El buen Iñigo empieza por ser el caballero de la Virgen, y vela sus armas en honor de su dama. Se le aparece la Santa Virgen, que acepta sus servicios; luego se le aparece varias veces llevando consigo a su hijo. El diablo, que está al acecho y que prevé todo el mal que los jesuitas le causarán un día, arma una batahola de duendes dentro de la casa, en la que rompe todos los vidrios. Pero el hijo de la Virgen lo expulsa haciéndole el signo de la cruz; el diablo huye a través de las paredes, dejando en ellas una gran abertura, que cincuenta años después de este suceso todavía se enseña a los curiosos.Su familia, al ver el trastorno de sus facultades mentales, piensa encerrarle y en ponerle a dieta, pero él se desembaraza de su familia lo mismo que del diablo, y huye de ella sin saber adónde. Encuentra a un moro y disputa con él sobre la Inmaculada Concepción; el moro, que comprende su estado, le deja lo más pronto que puede. Iñigo no sabe qué hacer: si matar al moro o rezar a Dios por él; deja que decida esta cuestión su caballo, que, más cuerdo que él, vuelve a tomar el camino del establo.Ignacio, después de esta aventura, resuelve ir en peregrinación a Belén mendigando. Su locura aumenta en el camino; los dominicos tienen lástima de él en Manresa, y lo retienen en el convento durante algunos días, hasta que le dejan ir, viendo que no conseguían curarle. Se embarca en Barcelona, llega a Venecia, de donde lo expulsan; vuelve otra vez a Barcelona, siempre mendigando, siempre teniendo éxtasis y viendo con frecuencia a la Santa Virgen y a Jesucristo.Le hacen comprender, por fin, que para ir a Tierra Santa a convertir turcos, cristianos de la Iglesia griega, armenios y judíos, necesitaba estudiar algo de teología. Ignacio no deseaba otra cosa; pero para ser teólogo es indispensable saber antes gramática y conocer el latín; pero esto no le da cuidado; va al colegio a la edad de treinta y tres años a estudiar esas materias; allí se burlan de él y no aprende nada.Desesperado de no poder ir a convertir infieles, le tuvo lástima el diablo; se le apareció y le juró, bajo la fe de cristiano, que si quería entregarse a él le convertiría en el hombre más sabio de la Iglesia de Dios. Ignacio no tuvo inconveniente en someterse a la disciplina de semejante maestro, y volvió a asistir a clase, en la que le dieron latigazos algunas veces, pero no por eso fue más sabio.Expulsado del colegio de Barcelona; perseguido por el diablo, que le castigaba por haberse arrepentido de aceptar la proposición; abandonado por la Virgen María, que no se cuidaba de proteger a su caballero, no por eso desistió éste de sus propósitos. Empezó a recorrer el país con los peregrinos de Santiago y a predicar en las calles de ciudad en ciudad. Le encierran en las cárceles de la Inquisición; cuando sale de éstas le meten en la prisión de Alcalá, de la que se escapa, y va a Salamanca, donde lo vuelven a encerrar. Conociendo por fin que no podía ser profeta en su patria, resuelve ir a estudiar a París, y hace el viaje a pie, precedido de un asno que llevaba su equipaje, sus libros y sus escritos. Al menos, Don Quijote llevaba un caballo y un escudero; Ignacio no llevaba ni una cosa ni otra.En París encuentra las mismas vejaciones que en España: le bajan los calzones en el colegio de Santa Bárbara, con la idea de azotarle ceremoniosamente. Su vocación le hace al fin ir a Roma.¿Cómo pudo suceder que un hombre tan extravagante fuese muy considerado en Roma, tuviera discípulos y resultase el fundador de una orden poderosa, en la que ingresaron personas muy dignas de estimación? Era terco y entusiasta; encontró otros entusiastas como él, a los que se asoció. Éstos, que estaban dotados de más razón que él, restablecieron un poco la suya, y llegó a ser más cuerdo al finalizar su vida, y hasta tener habilidad para conducirse.Quizá Mahoma empezó por ser tan loco como Ignacio en las primeras entrevistas que tuvo con el ángel Gabriel, y quizá Ignacio, colocado en la situación de Mahoma, hubiera realizado las mismas hazañas que el Profeta, porque era tan ignorante, tan visionario y tan bravo como él.
Dictionaire philosophique. Voltaire

Wednesday, 2 April 2008

Pello Zabala eta euskal kultura


Gure kulturaren ordezkari entzutetsuenetariko bati, Pello Zabalari, Vocentoren kazetari batek egin zion elkarrizketa irakurri nuen El Correon pasa den astelehenean. Inork uka dezake fraide amezketarrak daukan garrantzia gure komunikabideetan: nonahi aurkitzen dugu eguraldi-gizon gisa eta halaber denbora luzez ibili da euskal irrati publikoan musika klasikoaren hezitzaile bezala.

Euskaldunok apaizen eskolei jarraitzeko joera handia izan dugu beti.

Hala ere, aipaturiko elkarrizketa irakurtzen ari nintzela, harriturik geratu nintzen: Frantziskotarrak tenporak-témporas kontu horretan sinesten du benetan eta guri sinestarazi egin nahi digu!!! Ez zuen hitz egiten –nik hasieran uste nuen bezala- etnologia-kontu bitxi bati buruz egingo bailuen. Berak sinetsi egiten du!!!


Egia esan –geroago pentsatu nuen- ez da horren harrigarria zeren, agian ere bere Jesusen amaren birjintasunean sinetsiko baitu eta horretan sinestarazi egin nahi izan digute berak eta beratarrek mendeetan zehar.

Mesedez, Pello, izan zaitez serio: aste jakin bateko asteazkeneko, ostiraleko eta larunbateko eguraldiak ezin dezake adierazi, hemendik hilabete bat, bi edo hiru hilabetera izango duguna. Euskal hiritarrok, euskaldunok barne, nagusiak gara umekeria horietan sinesteko!


Gure arbasoengandik heredatutako euskara izugarrizko altxorra dela kontsideratzeak ez du esan nahi beraiek pentsatzen zuten den-dena egia denik.
Argazkia: Mario Giacomelli

Monday, 17 March 2008

Ihesa(II): Irati Jimenez eta Paul Celan


Askok Izurengandik ihes egin nahi genuen pasa den astean, busti egiten gintuen odoletik ihes egin, erantzule ginen odol isuri horretatik urrun egon. Berriro Izu, Joseph Conrad-ek hain ondo deskribatu zuena, Izu irrazional hori, geroago Frank Coppolak marea gorri bihurturik Apocalipsis Now filmean azaldu ziguna.
Gizaki xume baten apokalipsia.
Irati Jimenez-en artikulua irakurri nuen Berria egunkarian. Berak ere ihes egin nahi zuen odol-itsaso horretatik eta, etsita, euskarriren baten bila zebilelarik, Benedetti beharbada ? galdetzen zuen.
Iratirekin nago baina koldarragoa naiz. Kanpoko errealitatetik ihes egin dut aurre egin gabe. Nik ere ez dut nahi odolez eraturiko aberririk, ez dut nahi holako zibilizaziorik. Nik ere ez dut nahi odol beltzez beteriko kalizarik. Baina, bitartean, salmodiatzen jarraituko dut, gure aurretikoek Arrosario Santuaz egiten zuten eran, Paul Celan-en poema:

Egunsentiko odol beltza iluntzean edaten dugu
Eguerdian eta goizean edaten gauez edaten dugu
Edaten eta edaten dugu
Hobia zulatzen dugu airean han ez dago estutasunik
Gizon bat bizi da etxean berak sugeekin jolasten du berak idazten du
Idazten du iluntzean Euskadira zure ile beltza Maddalen
Idazten du eta etxeko atarira irteten da eta izarrek dir-dir egiten dute....

Monday, 10 March 2008

Ihesa (I)
























El amanecer es tu cuerpo y todo
lo demás todavía pertenece a la sombra.

J.A.Valente

Friday, 7 March 2008

The Wild Bunch

Asteartean, astean zehar pantaila txikian ikusten ari garen horrenbeste zaramatik ihes egiteko, artelan bikaina eskaini digu pantaila handian Bilboko FAS zineklubak: Sam Peckinpah zinegile estatubatuarraren The Wild Bunch (Talde Basatia).
Zineaz, berriz, usadio zaharrean gozatzeko parada: jatorrizko bertsioan eta pantaila handi-handian.

Gaur, berriz, usadio zaharrean tamaltzeko aukera dugu: jatorrizko bertsioan eta pantaila handi-handian: Arrasaten.

Sam Peckinpah.en filmaren izenburua eta eszenak etorri zaizkit burura.

Herri batera, zaldiz, ustezko soldadu taldea heltzen ari da. Kamerak behetik haien plano bikaina ematen digu. Trostan sartzen dira eta herriko jendearen atentzioa erakartzen dute. Ume-multzo baten ondoan pasatzen dira eta hauek, une batez, jolasteari utzi eta irribarretsu begiratzen diete. Jolasa deigarria haiena ere!: eskorpioi pare bat inurritegi baten erdian eusten dute. Ume gaixoak, konturatu gabe, jainkoen lana egiten ari dira, mundu lurtarraren patua zuzenduz. Azkenean, suaren bidez, izaki guztiak suntsituko dituzte.

Wednesday, 5 March 2008

Maider Ziaurriz, Jose Luis Otamendi, Koldo Izagirre eta Elhuyar hiztegia

Oreka galtzen hasten denean irakurri gabe dudan liburu-pila, baten bat hartu eta irakurketari ekiten diot. Atzo bizkar gorri-beltz erakargarriko bat aukeratu nuen: Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr.Churchill? 2005ko Azaroan argitaratua.
Liburuko orrien artean fotokopia pare bat aurkitu nuen.
Batean 2005ko Abenduaren 27an Berrian agerturiko Maider Ziaurriz-en liburuaren kritika (literarioa) irakurri nuen: “..Haren prosa oso landua da, esaldiak nahierara taxutu ditu, eta hizkuntza jasoa erabili, baina euskal irakurle normalak duen gaitasunaren gainetik dago oso liburu hau, eta batzuetan zail egiten da irakurtzea, hiztegia lagun izan ezean behintzat. Eta horrek, bistan da, nekagarri egiten du..”
Bigarren fotokopian hurrengo egunean (hau azkartasuna!) eta egunkari berean Jose Luis Otamendik kritikaren kritika (literarioa?) agertu zen: "...Kritika jarduera jaso eta duintzat daukat. Hala ere, bidean ageri diren zenbait koska eta zulo tarteko, itxaropena galtzen dut boladatan. Iritzia libre da, beldurra eta beste hainbat jarrera eta sentimendu bezalaxe..." "...Astebetetsuko epean Sua nahi, Mr. Churchill? narrazio liburuari bi tarte eskaini zaizkio egunkari honetan, neuri zein zein baino iraingarriago iruditu zaizkidanak pasarte batzuetan..."

Halakoak irakurri ondoren, burura borborrean zetozkidan pentsamenduak uxatu nituen eta Elhuyar hiztegia on-line jartzea erabaki nuen, badaezpada. Eta...mila deabru! ez zuen funtzionatzen. Borobil batzuk, marra batzuk, hemen eta han agertu baina ez zebilen.
Zer egin? 3000 Hiztegia erabiltzea? Ez, mesedez! 2,250 kg-ko totxoa erabiltzea? Ez, arren! Aro digitalean gaude!
Telefonoz adituei galdetu nien berehala eta, kasu hauetan erabiltzen duten handikeriaz, azalpena eman zidaten:
Nabigatzailea da zure arazoa: IE6-z (Internet Explorer 6) funtzionatzen zizuena IE7-z (berriagoa) ez. Informatikaren eta Microsoft-en misterioak.
Erremedioa: Deskargatu Firefox nabigatzailea (adibidez hemen, debalde eta 2 minututan). Behar duzunean exekutatu (sakatu ikonoa –Lurra inguratzen duen azeria-), sartu betiko Elhuyar hiztegiaren orrialdean eta kito.

Prest nago. Horra noa Sua nahi, Mr. Churchil?!

Sunday, 2 March 2008

Heriotza eta Dontzeila


Asteburuon Música Musika jaialdian Schubert austriarraren lanez gozatzeko aukera izan dugu Euskalduna jauregian.
Entzungai izan genituen lanen artean mintza gaitezen atzo birritan interpretatu zenaz: ”Heriotza eta Dontzeila”. Izan ere, lehendabizi Wunterberg-eko orkestari entzun genion Mahler egindako adaptazioa eta gero Prazak kuartetoari Schubert-ek sortu zuen lan hutsa 1824an, gehiketarik gabe. Liluragarriak biak badira ere, aukeratzekotan lehenengoa aukeratuko nuke: ikaragarri gozo eta ondo interpretaturik.
“Heriotza eta Dontzeila” gai mitikoa da, pinturan asko erabilitakoa: Ondoko koadroa, izenburu bera daukana, Dureroren diszipulua izan zen Hans Baldung-ek sortu zuen XVI mendearen hasieran.
Koadroan agertzen den eszena beldurgarriak Ariel Dorfman argentinarrak 1992an idatziriko liburura eramaten gaitu “La Muerte y la Doncella” izenburukoa ere, torturaren kontrako manifestu hunkigarria. Diktadurapean dagoen Hegoamerikako herrian mediku batek emakume atxilotu bat bortxatzen du behin eta berriz Schubert-en “Heriotza eta Dontzeila” melodia entzuten duen bitartean.
Alferkeriak liburuaren bilaketa edota irakurketa oztopatzen badizkigu, ikus-entzunezko baliabideek lagundu ahal digu zeren Roman Polanskik, liburuan oinarriturik, film zirraragarria zuzendu baitzuen. Zein handi den Polanski! Sigourney Weaver eta Ben Kingsley izan ziren aktoresa-aktore nagusiak gizakien ilunpetako murgiltze honetan.

Tortura. Nola uler daiteke gizakia torturatzaile bihurtzea? Zer daukate buruan poliziek komisaldegi batean gau eta egun atxilotu bat torturatzen dutenean? Zer pasatzen zaie burutik 500 egunetan zulo batean pertsona bat mantentzen dutenei? Zerk bultzatzen dio ume talde bati -azken bolada honetan famatua izan den baina betidanik existitu den- bulling-a egitera? Zer poztasun gaixo lortzen du gizakiak egoera hauetan?

Thursday, 28 February 2008

Uxue Alberdi, Koldo Izagirre eta Paul Celan

Atzo Uxue Alberdik bere Aulki bat elurretan liburuaz hitz egin zuen Deustuko Gazte lokalean Berbaizu taldeak antolaturiko jardueran. Hain gaztea izanda ere Uxue Alberdik lan txukuna egin du ipuin bilduma hau sortuz. Agian, hotzegiak?

Hala ere, Berbaizuk buruturiko ekintzak orain dela bospasei urteko beste bat ekarri dit burura Koldo Izagirrerena, hain zuzen, leku berean eta antzeko datan. Ez dakit Metxa-z edo Agirre zaharraren gartzelaldi berria-z mintzatzera etorri zen -nire oroitzapenak badoaz desagertzen lanbroen artean- baina aipatu zituen beste kontu batzuk gogoratzen ditut:

Adibidez, Paul Celan eta bere poesia bat:
Negra leche del alba la bebemos al atardecer
la bebemos a mediodía y en la mañana y en la noche
bebemos y bebemos
cavamos una tumba en el aire no se yace estrechamente en él
Un hombre habita en la casa juega con las serpientes escribe
lo escribe y sale de la casa y brillan las estrellas silba a sus
mastines
silba a sus judíos hace cavar una tumba en la tierra
ordena tocad para la danza

Negra leche del alba te bebemos de noche
te bebemos en la mañana y al mediodía te bebemos al atardecer
bebemos y bebemos
Un hombre habita en la casa juega con las serpientes escribe
escribe al oscurecer en Alemania tus cabellos de oro Margarete
tus cabellos de ceniza Sulamita cavamos una tumba en el aire no
se yace estrechamente en él
Grita cavad unos la tierra más profunda y los otros cantad sonad
empuña el hierro en la cintura lo blande sus ojos son azules
cavad unos más hondo con las palas y los otros tocad para la
danza….

Adibidez, surrealismoa eta bere funtzio iraultzailea gure gizartean.
Oraintxe burura datorkit –zer buru kaotikoa daukadan- Guggenheim museo bilbotarrak bihar “Surrealismoaren gauzak” erakusketa martxan jarriko duela: Magritte, Dali, Tanguy... Iraultzaileak ote?

Adibidez –eta uste dut errepikatzen naizela- emakumeenganako diskriminazio positiboa euskal literaturan.
Zer pentsatzen ote du Koldo Izagirrek Uxue Alberdiren lanaz?

Adibidez, sarien banaketa gure literaturan. Baina horretaz argiago mintzatu zen Utikan Euskadi Sariak manifestuan.

Koldo, Koldo! Ez bazina existituko, asmatuko zintuzkegun!

Locations of visitors to this page