Ainhoa Urrejola EAE-ANVko militantea eta Donostiako zinegotzi ohia hil du gizonezko batek, lau tiro botata. Atzo egin zioten tiro, Tolosa kaleko bere etxe aurrean. Erietxera eraman zuten hasieran, artean bizirik, baina bi aldiz geratu zitzaion bihotza eta sendagileak suspertzen saiatu ziren arren, 17:40an hil zen. 32 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaben ama zen.
Ikerketa iturriek uste dute, Urrejolak autotik ateratzeko modua egin zuela. Lekukoen arabera, senarra eta alaba txikia etxetik atarira jaitsi ziren tiro hotsak entzun bezain pronto. Haien kontakizunaren arabera, besarkatu egin zitzaizkion, animoak emanez eta oihuka. Handik gutxira eraman zuten erietxera.
GATAZKAREN ONDORIOAK????? Baina, burutik jota al gaude?
Igandean Los Persas antzezlana ikusi nuen Barakaldo Antzokian, Eskiloren obraren egokitzapen librea -oso librea-, Calixto Bieitok zuzendua.
Gerra betierako da, gerra bukaezina da errepikatzen zuen Eskilok orain dela 2.400 urte eta arrazoia zeukan.
Gu geu, euskaldunok, harro gaude beti gerran egon garelako. Aurpegia alaitzen zaigu herri borrokalaria garela entzuten dugunean baina ez.... arruntak, ohikoak, guztiol bezalakoak gara. Herri guztiek aro guztietan egin dutena errepikatzen ari gara.
Antzezlana aita baten aienekin amaitzen da bere alabaren heriotzagatik intzirika.
Batzuetan pentsatzen dut sentiberatasuna galtzen ari garela, zeren eta...nola sentitu ahal dugu aita horretaz gupida, heriotza hain merke izanda gure herri latz honetan?
Tuesday, 13 May 2008
Persiarrak
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment