Monday, 17 March 2008

Ihesa(II): Irati Jimenez eta Paul Celan


Askok Izurengandik ihes egin nahi genuen pasa den astean, busti egiten gintuen odoletik ihes egin, erantzule ginen odol isuri horretatik urrun egon. Berriro Izu, Joseph Conrad-ek hain ondo deskribatu zuena, Izu irrazional hori, geroago Frank Coppolak marea gorri bihurturik Apocalipsis Now filmean azaldu ziguna.
Gizaki xume baten apokalipsia.
Irati Jimenez-en artikulua irakurri nuen Berria egunkarian. Berak ere ihes egin nahi zuen odol-itsaso horretatik eta, etsita, euskarriren baten bila zebilelarik, Benedetti beharbada ? galdetzen zuen.
Iratirekin nago baina koldarragoa naiz. Kanpoko errealitatetik ihes egin dut aurre egin gabe. Nik ere ez dut nahi odolez eraturiko aberririk, ez dut nahi holako zibilizaziorik. Nik ere ez dut nahi odol beltzez beteriko kalizarik. Baina, bitartean, salmodiatzen jarraituko dut, gure aurretikoek Arrosario Santuaz egiten zuten eran, Paul Celan-en poema:

Egunsentiko odol beltza iluntzean edaten dugu
Eguerdian eta goizean edaten gauez edaten dugu
Edaten eta edaten dugu
Hobia zulatzen dugu airean han ez dago estutasunik
Gizon bat bizi da etxean berak sugeekin jolasten du berak idazten du
Idazten du iluntzean Euskadira zure ile beltza Maddalen
Idazten du eta etxeko atarira irteten da eta izarrek dir-dir egiten dute....

No comments:

Locations of visitors to this page