Wednesday, 2 April 2008

Pello Zabala eta euskal kultura


Gure kulturaren ordezkari entzutetsuenetariko bati, Pello Zabalari, Vocentoren kazetari batek egin zion elkarrizketa irakurri nuen El Correon pasa den astelehenean. Inork uka dezake fraide amezketarrak daukan garrantzia gure komunikabideetan: nonahi aurkitzen dugu eguraldi-gizon gisa eta halaber denbora luzez ibili da euskal irrati publikoan musika klasikoaren hezitzaile bezala.

Euskaldunok apaizen eskolei jarraitzeko joera handia izan dugu beti.

Hala ere, aipaturiko elkarrizketa irakurtzen ari nintzela, harriturik geratu nintzen: Frantziskotarrak tenporak-témporas kontu horretan sinesten du benetan eta guri sinestarazi egin nahi digu!!! Ez zuen hitz egiten –nik hasieran uste nuen bezala- etnologia-kontu bitxi bati buruz egingo bailuen. Berak sinetsi egiten du!!!


Egia esan –geroago pentsatu nuen- ez da horren harrigarria zeren, agian ere bere Jesusen amaren birjintasunean sinetsiko baitu eta horretan sinestarazi egin nahi izan digute berak eta beratarrek mendeetan zehar.

Mesedez, Pello, izan zaitez serio: aste jakin bateko asteazkeneko, ostiraleko eta larunbateko eguraldiak ezin dezake adierazi, hemendik hilabete bat, bi edo hiru hilabetera izango duguna. Euskal hiritarrok, euskaldunok barne, nagusiak gara umekeria horietan sinesteko!


Gure arbasoengandik heredatutako euskara izugarrizko altxorra dela kontsideratzeak ez du esan nahi beraiek pentsatzen zuten den-dena egia denik.
Argazkia: Mario Giacomelli

No comments:

Locations of visitors to this page