Ikusmena berreskuratu egin dut (ikusi Sor Luisa eta Hikmet(2)). Gaur Begoñako basilikan goizaldeko euskarazko mezan nengoelarik, bat-batean kandelen argiak antzematen hasi naiz eta izpiritua pozez bete egin zait, barkatua izan naiz azkenik!
Zoritxarrez berandu samar larunbateko Euskal Herria-Catalunya partidua ikusteko, pena!. Aldiz, etxera bueltatzean begi aurrean agertu zaidan lehenengo liburua
John Berger-en About looking izan da. Esku ezezagunak bidea erakusten dit:
Urte berrian, begirada berria.
Monday 31 December 2007
John Berger
Friday 28 December 2007
Juan Goytisolo
“....brujulee enteramente a ciegas, sin perro, lazarillo o bastón
acuerde poco a poco su pulso interior a la palpitación sonora de la Medina [de Fes]
camine, camine siempre
y cuando una fatiga deliciosa le venza e ignore de pronto quién es usted y dónde está y, sobre todo, por qué camina
entre a la ventura por cualquier puerta, pronuncie el saludo ritual, tantee las paredes del habitáculo
recuéstese sobre las pieles y alfombras donde reposan los moradores
y
sin quitarse nunca la venda
haga vorazmente el amor con la primera persona con quien tropiece
(el sexo y la edad no importa, resérvese la sorpresa)...”
Wednesday 26 December 2007
N. Hikmet (2)
Izugarrrizko zalantzak agertu ziren nire gogoan, Gabon egunean, Bart Van Leeuwen argazkilari holandarraren obra batez Sor Luisaren seguidillak laguntzea erabaki nuenean. Begiratuena aukeratu nuen (bila ezazue, bestela, Google-n seriearen bestea). Hala eta guztiz ere, nire bekatuarengatik – euskal eta erlijio-kontuak mundu honetako gauzekin nahastea- itsu geratu naiz (San Pablorena Damaskorako bidean).
Ikusmena berreskuratzen dudan bitartean, nire lagunak Ebanjelioko pasarteak irakurtzen dizkit. Berak aukeratzen ditu nire arima bekatariarentzako hoberenak, hala nola:
San Juanek cap. 9. v. 1-41.
"Eta igarotean Jesusek ikusi eban, jaiotzatik itsua zan gizon bat:
Eta bere dizipuluak itandu eutsen: Maixua, nok bekatu egin eban, onek, ala bere gurasoak, au itsua jaio zedin?
Jesusek eranzun eutsen: ez eban onek bekatu egin, ez eta gurasoak bere: ezpada Jangoikoaren egiteak beronegan agertu ditezen..."
"...Eta Fariseotarik batzuk au enzun eben, ta esan eutsen: Zer bada, gu bere itsuak al gara?
Jesusek esan eutsen: Itsuak baziñe, ez zenduke bekaturik eukiko, ta orain diñozuelako: Bakusku; dirau zuen bekatuak"
Pedro Antonio Añibarro (Ugao, 1748-Zarautz, 1830), Klasikoen gordailuan
Halaber eta mirari batentzako, ni, gaia ez izateko kasurako (nire lagunak uste duena, hain zuzen), Nazim Hikmet-en ondoko poema irakurtzen dit:
Itsu izatea zein ona den!
Ilun-pean maitatzea zein ederra den!
Ezpata biluziak bezalako argirik ez,
koloreetako pisurik ez.
itxuretako multzotasunik ere ez...
Ilun-pean maitatzen zein ederra den!
Itsu izatea zein ona den!
Gure begi hertsiak
gure barrenera bueltaturik.
Haren ertzean jezarri eta
gure barrenean astintzen den itsasoari
begiratu.
Itsu izatea zein ona den!
Bakarrik itsuak
geratzen ditun
bakarrik
bere arimarekoin.
Bere begien truke inori ez ziaion ezer ematen,
Ezeren truke ez dun begirik hartzen.
Bakarrik itsuak
geratzen ditun bakarrik
bere arimarekin.
Ilun-pean maitatzea zein ederra den!
Jainkoaren parekoa eta bakoitza dun ilun-pea
Ez din kolorerik,
Ez din erritmorik,
Ez din ekilibriorik
ilunpeak,
Itsuok, ilun-peetako profetok,
bota itzazue
zuen makilez,
gizonak...
Itsu izatea zein ona den
eta
iIlun-pean maitatzea
zein ederra
den!
Nazim Hikmet (Salonika, 1902-Moscu, 1963)
Monday 24 December 2007
Sor Luisa
Sabel garbian
Sartu ta erten izan da
Jainkoaren itza
Ai, aur ederra!...
Aren gisara
Mantxa gabe ta osorik
Gelditzen dala.
Ai, aur ederra!...
Ai, hitza ahal izatea ere!
Testua: Peñaflorida kondea (Azkoitia, 1723-Bergara, 1785)
Argazkia: Bart van Leeuwen (Amsterdam, 1950)
Saturday 22 December 2007
Nazim Hikmet
Ene ebanjelioa
Gernika
ene ebanjelioa
haiz
También Tomás Meabe fue mi camarada
(Nazim Hikmet, golpea, hiere, dale).
Compadre Blas, si traes de Cuba mal, he
de convertir tu noche en alborada.
Aresti berarena da euskaraz dagoen egile turkiarraren lan bakarra: Lau gartzelak. Arrakasta gutxikoa, suposatzen dut. Hala ere, sarean (www) ondoko galdera hau dago nonnahi: Zergatik euskaratu zituen Arestik Bocaccio eta Nazim Hikmet-en lanak?
Badirudi Ea izeneko herrian erantzuna eman ziola galderari orain dela bost bat urte. Nazim Hikmet-en lanaz arduratzea idazle eta kazetari bati egokitu zitzaion: Ralf Streck-i (nor demontre da Ralf Streck?).
Hitzaldi hori gertatu al zen? Ez al zen Edorta Jimenez-en asmakariren bat izango? Lekukorik balego ekitaldi haren berri eskertuko nioke zeren nola uler liteke idazle komunista honi buruzko Bizkaian burututako hitzaldi bakarra Ean gertatzea? Ezaguna al da Lea-Artibai eskualdean Nazim Hikmet-ek ez zuela inoiz ezer egin kurduen alde? Nori axola zaio Euskal Herrian idazle hau?
Pasa den Abenduaren 7an Berria egunkarian, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari buruzko informazio barruan hauxe argitaratu zen “...Nazim Hikmet palestinar poetaren 12 poemaren euskarazko itzulpenak jasotzen dituen liburuxka. Iñigo Aranbarrik eginak dira itzulpenak.”
Zuzenketaren bat? Ez dut uste.
Egia esan, euskaldun gehienentzat alderik al dago palestinarren eta turkiarren artean?
Wednesday 19 December 2007
S. Zweig
Tuesday 18 December 2007
O. Pamuk
Tuesday 11 December 2007
Miren Agur Meabe
Pena da baina ez naiz joango eremu latz honetan euskal kulturarekin loturiko ekitaldi gutxi badugu ere (gehienak D.U.L.S.an edota D.E.M.an antolatzen dira). Nire buru txarraren ondorioak jasaten ditut. Alde batetik, Durangoko azokara ez joateagatik, handik, ziur asko, liburu hori ekarriko nukeen eta. Beste alde batetik, Koldo Izagirren borondate oneko hitzak (noizean behin) entzuteagatik ...
Saturday 8 December 2007
Zorrotza
Zorrotzako esperantzak urriagoak dira aldiz. Hor dirau harro bere kaiak Bilbo industria hiri ahalguztiduna zeneko lekuko tristea. Txatarra deskargatzen ari zen merkantzia-ontzi errusiar bat Inmaculada-ren egun honetan (inoiz ez zait berez aterako halako Sortzez Garbi Eguna erabiltzea)
Gilen eta Anton erretiroan egongo dira jadanik. Hala ere, nahiz eta gaurko langileak ez izan euskaldunak eta kasteilanoak, errusiarrak, errumaniarrak edota senegaldarrak baizik, ni, Arestiren antzera, beti paratuko naiz gizonaren alde . Egunen batean esaldi horrek zer esan nahi duen argitzeko aukera izango dut. Bitartean entzun ditzagun Arestiren hitzak:
Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
Bien bitartean
Anton eta Gilen zeuden
zerrarekin
tronko hura erdibitzen.
Sokarekin...
Eztago kablerik...
Bestela...
Tira eta tira,
orain Anton,
gero Gilen,
eznaiz hilen,
Gilen.
Hemen euskeraz
ta han erderaz.
Birao egiten zuten.
Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
berdin tratatzen baitu
erdalduna
eta
euskalduna.
Arbolaren neurriak hartu nituen.
Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
(Amak gauean pentsatu zuen errekara
erori nintzela). Eta esan nuen:
Beti paratuko naiz
gizonaren alde.
Gilen.
Anton.
Pintura: L.S.Lowry