Sunday, 13 January 2008

Koldo Izagirre

Azken bolada honetan Koldo Izagirre plazara irten da berriz bere "Le train express Durkheim-Castejon"ekin. Koldo ez balitz existitu, asmatu behar izango genukeen. Nork egingo luke bestela “enfant terrible”ren papera?
Izagirreri denetarik entzun diot:
- Emakume askori argitaratzen dizkiote liburuak euskaraz emakumeak direlako.
- Emakume askori sariak ematen dizkiote emakumeak direlako.
- Nobela errealista burgesiakumeeko egiten dute, iraultzaileek, aldiz, surrealismora jo beharko lukete..
- Euskadi Sariak ez dira ematen literatura merituengatik, literatura kanpoko arrazoiengatik baizik.
- Argitaletxeek debekatu behar zietela euskal idazleei erdaraz idaztea (Silveira eta Mari Asun Landaren azken lanei buruzko polemika).
- ....

Inork ez du esango Koldo Izagirren lana ez dela eskerga izan. Hor daude haren prosazko eta poesiazko lanak, haren Poesia Kaierak, haren Euskal Literaturari buruzko iritziak...
Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan liburuan ere bera agertzen da. Badakit Hasier Etxebarriak ez zuela klasifikapen bat egin nahi baina, halere, egin zuen: Gaur egungo Euskal Literaturaren bost idazlerik hoberenak aurkezten dizkizuet...” esan zigun. Ados nengoen lau izenekin baina ez nentorren bat bostgarrenarekin. Aukera izan nuenean Hasier Etxeberriari galdetu nion “Argitaletxeak bat kentzea agindu balizu, zein aukeratuko zenukeen?”. Berak, zalantzarik gabe eta nire harridurarako, izen bat aipatu zidan. Ez zen Koldo Izagirre izan.
Zein aukeratuko zenukeen zuk?

1 comment:

Anonymous said...

Bortzetatik sei ahantzi behar bazenitu?
Ibilbiderako halako proposamenekin, horixe don gure patua.

Locations of visitors to this page