Thursday 3 January 2008

V. Nabokov, Jon Mirande eta ninfulak


Jock Sturges argazkilari estatubatuarra oso ezaguna da hondartza nudistetan egindako argazkiengatik. Ezaguna eta polemikoa zeren eta bere lan ezagunenetan neska gazte biluziak agertzen diren (ondokoa da adibide). Hori dela eta, elkarte batzuek haren lanak haur-pornografiatzat jo dituzte eta artistak arazoak izan ditu Estatu Batuetako FBIrekin eta justiziarekin.

Koaderno honen beheko sarrera batean (Juan Goytisolo izenburukoa), idazle kataluniarrak idatzitako esaldian "...y sin quitarse nunca la venda haga vorazmente el amor con la primera persona con quien tropìeze -el sexo y la edad no importa-" ez dira jartzen inolako mugarik sexu harremanetan.

Hala ere mugak egon behar dira, baina nork jarri behar ditu?

Beheragoko beste sarrera batean (Esther) irakur daitekeenez gizonen gustuak oso muga labainkorrak dituzte. Gauza bera ondoriozta daiteke UNICEF erakundeak iaz saritutako argazkia ikusi ondoren (hamar urteko neskaren eta gizon heldu baten arteko ezkontza Afganistanen)

Baina mugak ez dira oso diferenteak gure lehengo mundura bagatoz: sexu turismoa, familien barruan gertatzen diren biolazioak, umeen kontrako era askotako sexu indarkeria, Eliza katolikoaren ordezkari batzuen sexu ohiturak (ez soilik Estatu Batuetan)....

Azpimundu horiek utziz eta literatur mundu landuari gainbegirada arina emanez zenbait gauza interesgarri aipa daitezke ere. Hala nola Antonio Machadoren ezkontza bere Leonor maitatuarekin, 13 urteko neskatxa, idazleak 33 urte zituelarik. Leonor-en adina aldatuta agertzen da dokumentu askotan, faltsututa, 15 urte zituela esanik. Idazleari buruzko hitzaldi batean ondoko eztabaida gertatu omen zen:
“¿No es un acto de pedofilia desvirgar a una niña de 13 años? », reclama el de mi lado. « ¡Que la niña sea su esposa no atenúa para nada lo ocurrido! ».Murmullos de escándalo atraviesan la sala. El conferenciante se quita las gafas y responde que no puede tolerar un ultraje a un artista de excepción. El otro agita un catálogo.« - ¡Lea! exclama él. ¡Lea, página 123 de su folleto! Se dice que Leonor Izquierdo, la niña desvirgada por Machado, quien tenía 33 años, fue su esposa después del 30 de julio de 1909. Se dice que tenía 16 años el día de su casamiento con el poeta sevillano. ¡Es falso! ¡Es una falsificación de la historia! ¡La niña tenía en realidad 13 años el día de su matrimonio!. Aquí tengo las copias de su partida de nacimiento. Leonor moriría tres años después de esta unión, el 1 de agosto de 1912, debido a «complicaciones pulmonares». Apenas tenía diecisiete años y con una intensa vida conyugal, ¿por qué dudarlo? »

Eta zer esan Lolita-z, Nabokov-en nobela arrakastatsuaz.? Zeren atzean doa Nabokov nobela honetan? Egile estatubatuarrak gizon heldu baten, Humbert, sentimenduen deskribapen zehatza egiten du lehengo pertsonan. Irakurlea pertsonaiaren larruazalean sartzen da. Pederasta baten aitorpena dugu, zein bere 12 urteko alaba besoetakoarekin bizi den urte askoan zehar. Istorioa Humbert-en oroitzapenen bidez heltzen zaigunez, berez gorrotagarria dena, ez zaigu horrenbestetarako iruditzen. Nabokov hain trebea izan zen testua lantzen ezen ia ikustezina den enpatia-korronte bat lortzen duela irakurlearen eta pederastaren artean.

Eta zer pentsatu Jon Miranderen Haur besoetakoa-z, gure Lolita? 1958-1959 urtetan idatzirikoa, maitasun istorio bat da, 30 urteko gizon baten eta 11 urteko neska baten artekoa.
Badirudi, Jon Mirandek neskatxoen xarma bere bizitzan ezagutu eta dastatu zuela. Haur Besoetakoan kontatzen dena Jon Miranderen lagun bati gertatu zitzaion. Halaber nobelan Miranderen pedofiliari eta biziari buruzko ideiak azaltzen dira.
Azken finean Literaturak horretarako balio du: gure baitan ezkutatzen den narraztiz beteriko putzu ilun horretan murgiltzeko.

No comments:

Locations of visitors to this page