Zinera gero eta gutxiago joaten garela diote, Espainia (Hego Euskal Herria barne) munduko lehenengoa dela diote zertan eta filmak Internet-etik jaiste kontuetan. Zine txartelak garestiegiak direla arrazoizko aitzakia entzuten diet lagunei, etxean megapantaila batean hobe eta merkeago ikusi ahal direla filmak. Baina ez..., ez da gauza bera: zine aretoan ihesbide ederrik ez duzu eta etxean bai.Pasa den asteburuan "4 luni, 3 saptamini si 2 zile" ikusi nuen, estuturik besaulkiaren kontra amaitu arte. Istorioak tenk egiten zuen nire gorputz osoa, irudien iluntasunak inguratzen ninduen eta nire barnera sartzen zen pixkanaka. Horrela gara gizakiok, horrela gara guztiok? Han, besaulkien ilada erdian, istorioaren bilakaera eten ezinik, ez nituen etxeko aukerak tentsioa saihesteko, ezta ondokoarekin mintzatzeko. Bakarrik jasan izan behar nuen narrazioa, bizitza errealean legez. Zer ondo dagoen narratuta! Elementu gutxirekin proposamen asko egiten digu Christian Mungiu-k, zinegile errumaniarra. Zer berandu heltzen diren gauza onak Donostiatik Bizkaira!
Wednesday, 30 January 2008
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment