Wednesday, 9 January 2008

Bernardo Atxaga eta Robinson Crusoe

Fisikako printzipio ezagunak dena erlatiboa dela dio, gure behaketa guztiak behatzailearen ikuslekuaren menpean daudela, hau da, erreferentzia-puntuaren menpean.
Ikutuezina iruditzen zaigun denbora ere behatzailearen menpekoa dugu.
Ulertzen zaitut Atxaga. Marfilezko dorreen oinetan banago ere, ulertzen dut dorre altu horietan zaudetenek pentsa dezakezuena. Eta ezin dut inolaz ere kritikatu.
Erreferentzia-puntu asko dagoela esaten ausartzen naiz, besterik ez, Fisikan bezala.
Gogoetak izenburuko sarrera irakurri dut zure blogean. Robinson Crusoeren egunkariaren ezintasunarekin ez banator bat zurekin, zure korolarioa ulertzen dut:

“Euskal Herri nerea, ezin zaitut maite, zuk bihurtu nauzu-ta Robinson Crusoe”

Baina egin dezagun buruzko esperimentu bat, hauek kritikagarriak badira ere Fisikan, Einstein-en gustukoak omen ziren.
Suposa dezagun Estatu espainiar honetan jaio izan zinatekeela, zorigaiztoko Euskal Herri honetatik kanpo. Literaturaren arra sentitu zenukeen ere, zergatik ez? Seguru nago arrakasta izan zenukeela eta zure liburuak argitaratuak izan ziratekeela. Agian zure lehenengo gaztelaniazko liburu hipotetiko horiek, errealitatean saldu dituzun euskarazkoak baino gehiago izan ziratekeen. Espainiako Literatur Sari Nazionala erdietsi al zenukeen? Nazioarteko mailan zaren bezain ezaguna izan al zinatekeen? Ez dakit...

Hizkuntza minoritario baten idazlea izateak hasierako abantailak izan ahal ditu. Eremu latzetan lore gutxi hazten diren arren, oso nabariak eta ikusgarriak izan ohi dira loratzean. Guztion arreta erakartzen dute.

Orain dela gutxi erderaz idazten duen lagun batek hegoamerikarren eta ertamerikarren elkarlehiaz aspertuta zegoela esan zidan, literatur sarietan, argitaletxeetan...Desanimatzeko bidean ikusten dut.

Eta zu, Bernardo, anima zaitez!, irakurle gutxi baina leialak dituzu eta. Ez litzaidake gustatuko horrelako kanturik entzutea zure ahotik:


"Euskal Herri nerea ezin zaitut maite, los tiempos han cambiado y ahora debo amarte"

No comments:

Locations of visitors to this page