Friday 25 January 2008

Borges eta ispiluak

Hoy, al cabo de tantos y perplejos
años de errar bajo la varia luna,
me pregunto qué azar de la fortuna
hizo que yo temiera los espejos
...
Dios ha creado las noches que se arman
de sueños y las formas del espejo
para que el hombre sienta que es reflejo
y vanidad. Por eso nos alarman.


Ondoko hau idatzi zuen Borges-ek “El Hacedor” liburuan (1960). Poema osoa hemen

Ispiluek berebiziko garrantzia izan zuten Borgesen bizitzan eta lanetan. Haurtzarotik eta arrazoi ezkuturen batengatik, psikoanalisiak nekez deskubritu ahal izango zuena, Borges-ek beldurra zien ispiluei. Haatik, arlo sinbolikoan, zehaztasun zorrotzez arakatu zituen errealitatearen aurpegia eta kontraurpegia, inguruan zeukanaren ororen ispilu-irudia. Gauza guztiak bikoizten zirela imajinatu zuen, gizaki orok bere alter ego zeukala ispilu sekretuan islatuko bailitzan.

Borges askorentzat idazle hotza , arimarik gabekoa izan zen. Giza-sentimenduei buruz era zeiharrez idatzi zuela diote, era intelektualegiaz. Halere, haren poemak eta ipuinak irakurtzea, gozatzeko aukera bikaina da. Bai, egia da haren boutade-en artean ondoko hau dagoela: “no entiendo cómo alguien puede sentirse orgulloso de ser vasco; los vascos me parecen más inservibles que los negros, que sólo han servido para ser esclavos” Tontakeriak. Askotan guztiok esaten ditugunak. Baina... ez dakit zer pentsatuko duten idazle eskuindar honetaz "...euskalduna naiz eta harro nagooo" oihukatzen duten horiek.

Egia esan... zertan oinarrituta egon ahal da baten bat harro bere herriaz?

No comments:

Locations of visitors to this page