Wednesday 26 December 2007

N. Hikmet (2)

Izugarrrizko zalantzak agertu ziren nire gogoan, Gabon egunean, Bart Van Leeuwen argazkilari holandarraren obra batez Sor Luisaren seguidillak laguntzea erabaki nuenean. Begiratuena aukeratu nuen (bila ezazue, bestela, Google-n seriearen bestea). Hala eta guztiz ere, nire bekatuarengatik – euskal eta erlijio-kontuak mundu honetako gauzekin nahastea- itsu geratu naiz (San Pablorena Damaskorako bidean).

Ikusmena berreskuratzen dudan bitartean, nire lagunak Ebanjelioko pasarteak irakurtzen dizkit. Berak aukeratzen ditu nire arima bekatariarentzako hoberenak, hala nola:

San Juanek cap. 9. v. 1-41.

"Eta igarotean Jesusek ikusi eban, jaiotzatik itsua zan gizon bat:
Eta bere dizipuluak itandu eutsen: Maixua, nok bekatu egin eban, onek, ala bere gurasoak, au itsua jaio zedin?
Jesusek eranzun eutsen: ez eban onek bekatu egin, ez eta gurasoak bere: ezpada Jangoikoaren egiteak beronegan agertu ditezen..."

"...Eta Fariseotarik batzuk au enzun eben, ta esan eutsen: Zer bada, gu bere itsuak al gara?
Jesusek esan eutsen: Itsuak baziñe, ez zenduke bekaturik eukiko, ta orain diñozuelako: Bakusku; dirau zuen bekatuak"

Pedro Antonio Añibarro (Ugao, 1748-Zarautz, 1830), Klasikoen gordailuan

Halaber eta mirari batentzako, ni, gaia ez izateko kasurako (nire lagunak uste duena, hain zuzen), Nazim Hikmet-en ondoko poema irakurtzen dit:

Itsu izatea zein ona den!
Ilun-pean maitatzea zein ederra den!
Ezpata biluziak bezalako argirik ez,
koloreetako pisurik ez.
itxuretako multzotasunik ere ez...
Ilun-pean maitatzen zein ederra den!
Itsu izatea zein ona den!
Gure begi hertsiak
gure barrenera bueltaturik.
Haren ertzean jezarri eta
gure barrenean astintzen den itsasoari
begiratu.
Itsu izatea zein ona den!
Bakarrik itsuak
geratzen ditun
bakarrik
bere arimarekoin.
Bere begien truke inori ez ziaion ezer ematen,
Ezeren truke ez dun begirik hartzen.
Bakarrik itsuak
geratzen ditun bakarrik
bere arimarekin.
Ilun-pean maitatzea zein ederra den!
Jainkoaren parekoa eta bakoitza dun ilun-pea
Ez din kolorerik,
Ez din erritmorik,
Ez din ekilibriorik
ilunpeak,
Itsuok, ilun-peetako profetok,
bota itzazue
zuen makilez,
gizonak...
Itsu izatea zein ona den
eta
iIlun-pean maitatzea
zein ederra
den!

Nazim Hikmet (Salonika, 1902-Moscu, 1963)

No comments:

Locations of visitors to this page