Wednesday 16 December 2009

Bertsolariak eta Hautaketa Naturala (Lamarckena, ez Darwinena)

Hileko aurrez aurreko bisita edo vis a vis-a daukazu gaur. Iritsi zara kartzelara, eta sarrerako funtzionarioak esan dizu sartu nahi baduzu bere aurrean biluztu beharko duzula eta miatzen utzi.
Gai honek eman zion amaiera Bertsolari txapelketari. Gai-jartzaileek bazekiten telebistako audientzia handiena izango zela une horretan eta euskal gizarteari hunkituko zion gaia aukeratu zuten. Edo soilik hunkitu zen bertsozaleen mundua?

Harrigarri egiten zait bertsozaleen eta bertsolarien artean lortu den ideologia-homogeneotasun maila. Fenomeno bitxi hau azaltzeko hautaketa naturalaz baliatu beharko genuke.
Plazarik plaza dabilen bertsolaria ingurunera egokitzen doa pixkanaka eta ideologia jakin batekoek besterik ez dute bizirauten. Salbuespenak egon badaude (Naturaren mirariak edo portentoak) baina, ikuspuntu zientifiko batez, gutxi horiek ez dira esanguratsuak.

Hautatutako bertsolariek entzulegoa hautatzen dute ere pixkanaka (egia esan, ez dakit zer den lehenengoa arraultza ala oiloa) eta horrela...
Emaitza? Daukaguna.











2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Tuesday 13 October 2009

Gabriel Arestiren omenez

Zure izena
denon ahotan dago.
Pisu batek naduka
Arestin
40 urteko hipotekari
lotuta

Zure izana
denok ahaztu dugu

Gaur
Bidebarrietan
omenaldia egingo dizute
erdi beterik
erdi hutsik
egongo den aretoan
eta
Unamuno
zutaz
trufatuko
da

Guk
Barrenkallen
ardoa edango dugu
zure omenez

Tuesday 19 May 2009

Bilbao-New York-Sebastopol

Liburu on bat irakurtzeko gozamena ulergarria da. Hala ere, ez dakit zergatik biderkatzen zaidan gozamen hori liburua euskaraz mamitua izan dela jakitean. Sentimentalimo hutsa.
Horixe gertatu zait Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuarekin, Sebalden erara eginda, Saturnoren eraztun euskaldun batzuk jorratuz. Zein naturaltasunez sartzen ditu bere familia historian euskal munduaren elementu interesgarri batzuk! Arteta, Bastida, Dario de Regoyos, Azkue, Txomin Agirre.....agertzen dira liburuan. Baita Unamunok bere lekua aurkitzen du ere narrazioan. Agian, eta ideia hau Unamunoren pasarte laburra irakurtzen ari nintzenean etorri zitzaidan, apika, fikzio gehiago tartekatzeak erakargarriagoa egin zukeen liburua. Azken batean literaturaz ari gara!

Wednesday 13 May 2009

Atxagaren Zazpi Etxe eta Ibai bat

Atxagaren Congo ibaia sinesgaitz egiten zaigu, irreal eta naïf. Zuraren, boliaren eta kautxuaren garraiobide odoltsu horretan ez dugu Joseph Conraden Izua aurkitzen. Asmatu egin behar dugu birjin gazteengan, ihes egiteko aukerarik gabeko askariengan, militar-balen jomuga diren mandril sasikumeengan. Sentitzen ote dugu Izua? Nik bederen ez.
Conraden Congo nahiago dut.
Atxaga, gehiago itxaroten dugu zuregandik!

Thursday 2 April 2009

POETAK DAUDE


... herenegun kausitu nuen
Barrenkalleko taferna batean
ondarrutar mutil bat
eta esan zidan:
Basurtun nago gudari.
Gudari gabe,
soldado nago,
gudan guztiak
Saibigainen
erori baitziren.
Nik
pentsatu nuen
orduan
Barrenkalle Barrenako Saibigainen
gudari gehiago erori dela
Urkiolako Saibigainen baino.
baina ez.nion esan,
gazteriak fedea
behar baitu,
eta gainera
nik esperantzarik,
federik
edo karitaterik
eztaukadalako....
(Azken harria, G.Aresti)

Arestik umore beltzez (nola bestela?) ikutzen badu ere gerra zibilaren Saibigainen pasarte hura, nola ahaztu PSOE eta PPren arteko hitzarmena lortu den egun hauetan orain dela 72 urte nazionalistek eta miliziano ezkertiarrek gogor borrokatu zutela faxisten kontra Saibigainen.


1937ko apirilaren 52an Otxandio eta Urkiola arteko errepidean lehendabiziko guduxkak izan ziren. Hurrengo egunean Tercio de Navarra batailoiko karlistek Saibigainen Meabe nº2 eta González Peña defendaturiko posizioak eraso zituzten. Iluntzerako erreketeek Saibigain hartua bazuten ere, gudariek Urkiola eta gertuko Urkiolamendi tontorra mantendu zituzten.
Apirilaren 7an faxistek Anbotoaren magalean eta Urkiolamendi beste aldean dagoen Azuntze mendi-lepoa hartu zuten. Tercio Oriamendi izeneko ereekete-Tertzioak, aurreko aurrerapen egin zuena, laster Urkiolamendi hego-ekialdetik konkistatzeari lotu zion; errepublikarrek, tartean, atzera egin eta Urkiola zuten, Tercio de San Ignaciok okupatuko zuena. Apirilaren 8ko egunsentirako Urkiolako ingurumariak, Anbototik Saibigaineraino altxatuen eskuetan zeuden.
Apirilaren 12an 2ª Brigada expedicionaria de Asturias izeneko brigada errepublikarrak Saibigainen faxistek zituzten lerroak eraso eta tontorra konkistatzea lortu zuten, bertan zegoen 3º Batallón San Marcial batailoi frankistak atzera eraginez. Hurrengo egunean, erreleteaen batailoiek eraso eta Batallón de Montaña Sicilia izenekoak miliziano asturiarrak menditik bota zituen.
Honek Saibigain Flandes nº5 batailoiaren eskuetan utzi zuen. Apirilaren 14ko egunsentian Sabino Arana eta Disciplinario batailoiek, PCEko milizianoek osatutako Salsamendi eta Garellano batailoien laguntza zutenak, tontorra berreskuratu eta gotorleku bilakatu zuten.
Apirilaren 15ean Tertzioak eraso eta, gudu latza eta odoltsua izan ondoren, 1ª Brigada de Navarra behin betiko hartu zuen mendia.
Alde biek erori asko izan zituzten borroketan. Gerraq Zibila bukatu eta gero, irabazleek harrizko gurutze erraldoia eraiki zuten Saibigaingo tontorrean bere eroriak oroitzeko. 1976an gurutzean bertan Errepublika eta askatasuna defendatzen eroritako gudarien aldeko xafla jarri zuten.
Gerra jarraitu eta Saibigainen hasitako bidea faxistek Intxortetan jarraitu zuten (Wikipedia).

Thursday 12 March 2009

Euskara jendea


"Euskara jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza".
Pamiela argitaletxeko liburu honek euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko arrazoirik sendoenak eta biribilenak proposatzen ditu.
Irakurtzeko eta oparitzeko erabat gomendagarria. Aurrera bolie!

Sunday 1 February 2009

Mitoak, arrazoiak ote?

Milioika gizakume hil dira historian zehar mitoetan oinarrituriko ideiak defendatuz. Milioika hil egingo dira gaurdanik aurrera.
Asmaturiko narrazioak badira ere mitoak, beraietan sinesten dugu egiazkoak bailiren. Hori dela eta, azken egun hauetan Estatu espainiarreko zenbait hirietako autobusetan jarritako iragarkiekin bat nator erabat: Ahaztu mitoak eta izan zoriontsu (ahal den neurrian).
Horregatik, aho bete hortz geratu nintzen atzo, Bilboko Plaza Biribilean, argazkiko autobusaren propaganda ikusi nuenean
Hauxe
da
nire
Hiria!
.........................................................................................................................................................................................................................................

Wednesday 21 January 2009

Exekuzioak?

Azken urte hauetan esperientzia berria eramaten ari da aurrera Euskal Herriko eskola eta institutuetan: eleaniztasuna. Proiektu honen helburua ikasleek hirugarren hizkuntzaren ezaguera minimoa lortzea da. Sektore batzuen ustez esperientzia horrek ikasleen euskara-mailaren txikiagotze bat dakar, batez ere eskualde erdaldunetan. Nolabait esateko planteamendu hau Euskal Herriko nazio-proiektuaren kontra doa.
Gainera proiektua honek, beste asko legez Baskongadetako Parlamentu antidemokratikoan burutu eta garatua, ez du aintzakotzat hartzen sektore herrikoi askoren iritzia. Modernismo desfasatu eta gaizki-ulertu baten ondorioa izanik, gure nazio hizkuntzaren kontra doa (eskualde behartuenetan batipat).
Noizko eskola funtzionario-zuzendari baten exekuzioa?

Tuesday 20 January 2009

Neoaldeanismoa

Euskaltel enpresak orain dela gutxi egin digun opariari (bere oinarrizko programaziotik Euro News, BBC eta abar kentzea) neoaldeanismoa esango nioke dudarik gabe.
Joera berri horretaz gozatu izan ahal dugu ETBko Pásalo, euskal telebista publikoaren izar-programan gaur bertan. Barak Obama presidentearen kargua zin egitear zegoenean, berehala lehenengo hitzaldia presidente legez egitear zegoenean... Donostiko danborradari eman diote txanda programa horren zuzentzaileek, txantxen artean. Neoaldeanismoa.

Wednesday 7 January 2009

Arrazoia

Ikaragarrizo gauean, Arrazoia sugar ñimiñoa besterik ez da. Alabaina daukagun argi bakarra da eta, itzaliz gero, ez gara konturatuko ezta iluntasunaz ere.

Monday 5 January 2009

Pascal

Arrazoiak ez ditu bihotzaren arrazoi guztiak ezagutzen. Bladik esan zuen.

Locations of visitors to this page