Thursday 5 June 2008

Joan Mari Irigoienen Babilonia


Ez da berria tren baten aurkako gatazka gure herrian. Orain Abiadura Handiko Trenaren kontra jotzea egokitu zaigu baina dela 130 urte lehenengo trenen kontra jo genuen. Joan Mari Irigoienek 1876an gertaturikoaz Babilonia nobela burutzen du.

Gipuzkoa sakoneko jende umilak ez zuen begi onez ikusten trenbidearen eraketa
"...ke beltza darion burnizko herensugea da trena, su eta fu dariona, deabruaren asmakizun"

"...hor jarri nahi digute, gure zelai eta soroak zanpatzeko, gure mendiak galtzeko, gure lurra erdibitzeko, zerua kutsatzeko...”


Apaizek, beti legez, aurrerapenen kontra apustua egiten zuten
"...Trenaren alde dagoena bekatu mortalean dago. Aitaren eta Semearen..."

Batzuek jende xume eta kontserbakorraren ideiak armen bidez defendatzera prest zeuden.
" ...Nik banekien karlista asko zegoela trenbidearen kontra baina banekien, baita ere, jende askori ematen ziola lana..."

"...Gerra bat. Nola bukatuko dugu trenarekin bestela, gerraren bidez ez bada? Hamaika fusil dago hor nonbait, lurpean ezkutaturi, mementu hori datorrenerako! "


Hondamendiko adarrak entzun ziren eta katastrofea gertatu zen
"Trenaren etorrerarekin batera animalia guztiak asaldatu ziren eta bolada batean Babiloniako oiloek ez zuten arrautzarik errun, behiek –lehengotik ere esne urrikoak izanik- ez zuten esne tantarik eman eta negua iraganda udaberria heldu zenean, txoriek ez zuten barano haietan habiarik jarri...."

Hala ere Euskal Herriak biziraun zuen pulpitutik entzuten bazen ere:
"Eroriko zara, erori Babilo (*) handia!
Deabruen bizileku bihurtu zara,
espiritu gaizto guztien zulo,
zeren eta zure merkatariak
lurreko ahaltsuenak baitziren,
eta zeure sorginkeriez
herri guztiak engainatu baitituzu.

Zikindua zaude
profeta, fededun eta lurrean hilak
izan diren guztien odolaz"

(Isaias, Apokalipsia)
(*) Transkizioaren errorea? Bilbao agian?

No comments:

Locations of visitors to this page