Zure izena
denon ahotan dago.
“Pisu batek naduka
Arestin
40 urteko hipotekari
lotuta”
Zure izana
denok ahaztu dugu
Gaur
Bidebarrietan
omenaldia egingo dizute
erdi beterik
erdi hutsik
egongo den aretoan
eta
Unamuno
zutaz
trufatuko
da
Guk
Barrenkallen
ardoa edango dugu
zure omenez
Tuesday, 13 October 2009
Gabriel Arestiren omenez
Tuesday, 19 May 2009
Bilbao-New York-Sebastopol
Liburu on bat irakurtzeko gozamena ulergarria da. Hala ere, ez dakit zergatik biderkatzen zaidan gozamen hori liburua euskaraz mamitua izan dela jakitean. Sentimentalimo hutsa.
Horixe gertatu zait Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuarekin, Sebalden erara eginda, Saturnoren eraztun euskaldun batzuk jorratuz. Zein naturaltasunez sartzen ditu bere familia historian euskal munduaren elementu interesgarri batzuk! Arteta, Bastida, Dario de Regoyos, Azkue, Txomin Agirre.....agertzen dira liburuan. Baita Unamunok bere lekua aurkitzen du ere narrazioan. Agian, eta ideia hau Unamunoren pasarte laburra irakurtzen ari nintzenean etorri zitzaidan, apika, fikzio gehiago tartekatzeak erakargarriagoa egin zukeen liburua. Azken batean literaturaz ari gara!
Wednesday, 13 May 2009
Atxagaren Zazpi Etxe eta Ibai bat
Atxagaren Congo ibaia sinesgaitz egiten zaigu, irreal eta naïf. Zuraren, boliaren eta kautxuaren garraiobide odoltsu horretan ez dugu Joseph Conraden Izua aurkitzen. Asmatu egin behar dugu birjin gazteengan, ihes egiteko aukerarik gabeko askariengan, militar-balen jomuga diren mandril sasikumeengan. Sentitzen ote dugu Izua? Nik bederen ez.
Conraden Congo nahiago dut.
Atxaga, gehiago itxaroten dugu zuregandik!
Thursday, 2 April 2009
POETAK DAUDE
Barrenkalleko taferna batean
ondarrutar mutil bat
eta esan zidan:
Basurtun nago gudari.
Gudari gabe,
soldado nago,
gudan guztiak
Saibigainen
erori baitziren.
Nik
pentsatu nuen
orduan
Barrenkalle Barrenako Saibigainen
gudari gehiago erori dela
Urkiolako Saibigainen baino.
baina ez.nion esan,
gazteriak fedea
behar baitu,
eta gainera
nik esperantzarik,
federik
edo karitaterik
eztaukadalako....
(Azken harria, G.Aresti)
Arestik umore beltzez (nola bestela?) ikutzen badu ere gerra zibilaren Saibigainen pasarte hura, nola ahaztu PSOE eta PPren arteko hitzarmena lortu den egun hauetan orain dela 72 urte nazionalistek eta miliziano ezkertiarrek gogor borrokatu zutela faxisten kontra Saibigainen.
1937ko apirilaren 52an Otxandio eta Urkiola arteko errepidean lehendabiziko guduxkak izan ziren. Hurrengo egunean Tercio de Navarra batailoiko karlistek Saibigainen Meabe nº2 eta González Peña defendaturiko posizioak eraso zituzten. Iluntzerako erreketeek Saibigain hartua bazuten ere, gudariek Urkiola eta gertuko Urkiolamendi tontorra mantendu zituzten.
Apirilaren 7an faxistek Anbotoaren magalean eta Urkiolamendi beste aldean dagoen Azuntze mendi-lepoa hartu zuten. Tercio Oriamendi izeneko ereekete-Tertzioak, aurreko aurrerapen egin zuena, laster Urkiolamendi hego-ekialdetik konkistatzeari lotu zion; errepublikarrek, tartean, atzera egin eta Urkiola zuten, Tercio de San Ignaciok okupatuko zuena. Apirilaren 8ko egunsentirako Urkiolako ingurumariak, Anbototik Saibigaineraino altxatuen eskuetan zeuden.
Apirilaren 12an 2ª Brigada expedicionaria de Asturias izeneko brigada errepublikarrak Saibigainen faxistek zituzten lerroak eraso eta tontorra konkistatzea lortu zuten, bertan zegoen 3º Batallón San Marcial batailoi frankistak atzera eraginez. Hurrengo egunean, erreleteaen batailoiek eraso eta Batallón de Montaña Sicilia izenekoak miliziano asturiarrak menditik bota zituen.
Honek Saibigain Flandes nº5 batailoiaren eskuetan utzi zuen. Apirilaren 14ko egunsentian Sabino Arana eta Disciplinario batailoiek, PCEko milizianoek osatutako Salsamendi eta Garellano batailoien laguntza zutenak, tontorra berreskuratu eta gotorleku bilakatu zuten.
Apirilaren 15ean Tertzioak eraso eta, gudu latza eta odoltsua izan ondoren, 1ª Brigada de Navarra behin betiko hartu zuen mendia.
Alde biek erori asko izan zituzten borroketan. Gerraq Zibila bukatu eta gero, irabazleek harrizko gurutze erraldoia eraiki zuten Saibigaingo tontorrean bere eroriak oroitzeko. 1976an gurutzean bertan Errepublika eta askatasuna defendatzen eroritako gudarien aldeko xafla jarri zuten.
Gerra jarraitu eta Saibigainen hasitako bidea faxistek Intxortetan jarraitu zuten (Wikipedia).
Thursday, 12 March 2009
Euskara jendea
Pamiela argitaletxeko liburu honek euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko arrazoirik sendoenak eta biribilenak proposatzen ditu.
Irakurtzeko eta oparitzeko erabat gomendagarria. Aurrera bolie!
Sunday, 1 February 2009
Mitoak, arrazoiak ote?
Milioika gizakume hil dira historian zehar mitoetan oinarrituriko ideiak defendatuz. Milioika hil egingo dira gaurdanik aurrera.
Asmaturiko narrazioak badira ere mitoak, beraietan sinesten dugu egiazkoak bailiren. Hori dela eta, azken egun hauetan Estatu espainiarreko zenbait hirietako autobusetan jarritako iragarkiekin bat nator erabat: Ahaztu mitoak eta izan zoriontsu (ahal den neurrian).
Horregatik, aho bete hortz geratu nintzen atzo, Bilboko Plaza Biribilean, argazkiko autobusaren propaganda ikusi nuenean
Hauxe
da
nire
Hiria!
.........................................................................................................................................................................................................................................
Wednesday, 21 January 2009
Exekuzioak?
Azken urte hauetan esperientzia berria eramaten ari da aurrera Euskal Herriko eskola eta institutuetan: eleaniztasuna. Proiektu honen helburua ikasleek hirugarren hizkuntzaren ezaguera minimoa lortzea da. Sektore batzuen ustez esperientzia horrek ikasleen euskara-mailaren txikiagotze bat dakar, batez ere eskualde erdaldunetan. Nolabait esateko planteamendu hau Euskal Herriko nazio-proiektuaren kontra doa.
Gainera proiektua honek, beste asko legez Baskongadetako Parlamentu antidemokratikoan burutu eta garatua, ez du aintzakotzat hartzen sektore herrikoi askoren iritzia. Modernismo desfasatu eta gaizki-ulertu baten ondorioa izanik, gure nazio hizkuntzaren kontra doa (eskualde behartuenetan batipat).
Noizko eskola funtzionario-zuzendari baten exekuzioa?
Tuesday, 20 January 2009
Neoaldeanismoa
Euskaltel enpresak orain dela gutxi egin digun opariari (bere oinarrizko programaziotik Euro News, BBC eta abar kentzea) neoaldeanismoa esango nioke dudarik gabe.
Joera berri horretaz gozatu izan ahal dugu ETBko Pásalo, euskal telebista publikoaren izar-programan gaur bertan. Barak Obama presidentearen kargua zin egitear zegoenean, berehala lehenengo hitzaldia presidente legez egitear zegoenean... Donostiko danborradari eman diote txanda programa horren zuzentzaileek, txantxen artean. Neoaldeanismoa.
Wednesday, 7 January 2009
Arrazoia
Ikaragarrizo gauean, Arrazoia sugar ñimiñoa besterik ez da. Alabaina daukagun argi bakarra da eta, itzaliz gero, ez gara konturatuko ezta iluntasunaz ere.
Monday, 5 January 2009
Monday, 27 October 2008
Karlistak gaur?
Karlistak ziren 1870 inguruan trenaren kontra jotzen zutenak. Bigarren karlistadan (espainiarrentzat hirugarrena) gertatu omen zen. Ez naizenez historia-libururen irakurle amorratua, Joan Mari Irigoienen Babilonia liburu mitikoan agertzen denaz fidatzen naiz (lehen bait lehen hasi behar naiz irakurtzen Bestea da mundua nobela).
Babilonian halakoak irakur ditzakegu:
" ...Nik banekien karlista asko zegoela trenbidearen kontra baina banekien, baita ere, jende askori ematen ziola lana..."
"...Gerra bat. Nola bukatuko dugu trenarekin bestela, gerraren bidez ez bada? Hamaika fusil dago hor nonbait, lurpean ezkutaturi, mementu hori datorrenerako! "
Asteburu honetan Euskotrenaren bi geltoki saboteatu dituzte Zornotzakoa eta Berrizekoa. Bandalismoa? Ekintza politikoak? Ez naiz sartuko horretan. Ez zait interesatzen ere alderdi guztiek ekintzak gaitzetsi dituztenentz jakitea. Beste alde batetik, nonnahi entzuten dira ere AHTa gelditzeko deiadarrak... armak erabiliz beharrezkoa balitz.
XIX mendean Gipuzkoa eta Bizkaia sakonean euskal tradizioak defendatzeko mugimendu politikoak agertu ziren. Estatuaren kontra jotzen zuten armen erabilerari muzin egin gabe. Trenari boikota aldarrikatzen omen zuten. Karlistak ziren.
Karlistak gaur?
Denok ezagutzen dugun bibliotekari argentinarrak halakoa utzi zuen idatzia: “Algo que no se nombra con la palabra azar rige esas cosas”
Friday, 24 October 2008
Karlistak
Nik, bederen, ez.
Thursday, 16 October 2008
Le Clézio
"Idaztea munduaren soinua entzutea da eta hau bidaiatuz lortzen da. Une honetan gure inguruan dauden bidaiari bakarrak atzerritarrak dira. Benetako bidaiari hauek beste mundu batzuk asmatzeko gaitasuna dute beste zibilizazio batzuetara eramateko"
Tuesday, 14 October 2008
Aresti, Joyce eta Juaristi
Non dago Arestik itzulitako James Joyceren Ulises?
Jon Juaristik ote dauka oraindik?
Wednesday, 1 October 2008
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eta Telesforo Monzon
Zer daki Brunok Shmuelen munduaz? Lagundu ahal dionean, zergatik uko egiten dio? Zer dakigu guk presondegian daudenez?
Zer zekien Telesforo Monzonek, aristokrata gipuzkoarrak, garai hartan kartzelan geundenoi buruz edota Maji neskatilaren arrazoiaz harro egoteko?
Thursday, 25 September 2008
Itaka, Euskal herria eta auto-bonbak
Kavafisek zioen:
Itakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean,
egizu otoitz bidea luze izan dadin,
menturez betea, ezagutzez betea.
Lestrigoiei eta Ziklopeei,
eta Poseidon hiratuari ez iezaiezu beldur izan...
... Zeure adimenduan ukan ezazu Itaka beti.
horrainoko etorrera da zure jomuga.
Baina ez ezazu presaka zeure bidaia bat ere.
Hobe da anitz urte eder dirauela;
Egizu otoitz bidea luze izan dadin….
Egizu otoitz bidea luze izan dadin….
Egizu otoitz bidea luze izan dadin…. (1)
Pazientziarik eza, ezinegona, amaitzeko gogo jasanezina… umeen jokabideak dira, gure herrikide batzuek, agian askok, dituztenak. Etorkizuneko herriminez zauriturik daudela dirudi.
Denok daukagu Euskal herri ideala gure gogoan baina helburu lortezina horren bideaz gozatu nahi dugu, utopia horretaranzko bideaz. Ez dugu ume-irudimenez asmaturiko lestrigoirik edo zikloperik behar.
Utz nazazue bideaz gozatzea!! Zoazte pikutara!!
(1) Esaldiaren hirukoizketa ez da Kavafisen edo Andolin Eguzkitzaren itzulpenarena, nirea baizik.
Thursday, 18 September 2008
Etxe batek naduka
“Etxe batek naduka
zor luze bati
loturik,
hamar urte eta egun bateko gartzela...”
Aresti, gure Aresti oroitua, labur geratu zen. Orain BBK-k, Kutxak eta halakoek 50 urteko zigorra proposatzen digute alaiki. Hori da Euskal Erkidegoko ekonomiaren benetako motorea: gure menpekotasuna banku eta kutxekin.
Tuesday, 16 September 2008
Zulo beltza
Monday, 23 June 2008
Donibane gaua
Bier dala Donione,
etzi San Joan-biramune.
Gure soloan lapurrik es;
badagos bere, erre beites.
Artoak eta gariek gorde,
siraunek eta sapoak eta subeak
eta pisti gustiek erre."
Larrabetzun kantatzen zuten Donibane gauean, gari-sorta isiotuekin etxeko solo guztietatik ibiliz
Non daude lapurrak? Non ziraun, apo eta sugeak?
Bageneki...
Thursday, 19 June 2008
Sumendien azpian
Espainiako gerra galdurik zegoenean (gaur, Ekainak 19, Liberación de Bilbao) eta hemen hildakoen egun ikaragarrienak ospatzen zituztenean frankistek, Mexikon, Popocatépetl azpian, Baudelaire-ren dizipuluek, absenta gogoan, mezkal eta tekila edaten zituzten Hildakoen Egunean: “ Denboraren esklabo martirizatuak ez izateko, hordi zaitezte, hordi zaitezte gelditu gabe! Ardoz, poesiaz edo bertutez, nahi duzuen moduan!"
Irakurri behar dut Karlos del Olmo-ren itzulpen hori. Lan zaila berea, alajaina!
Orain, sumendiaren azpian, baina bere bonbetatik salbu, idazten dut idazteari ez uzteko. Gogoratzen saiatuz zerbait datorkit gogora: Lowry-ren liburuko pasarte batean Euzkadi hitzak dirdira egiten du kartel argitsu batetik (bai!!! sinestezina badaere). Basoan galdurik daude protagonistak, ekaitza eta tragedia lehertzear, amaiera heltzen ari da...
Abisua edo faroa da kartela?
Harrigarria.
Manuel Monterok Bajo los volcanes. Identidad contra convivencia izenburuko liburua idatzi berri du.
Lana pilatzen zait






