Karlisten ideiak (edo antzekoak) mantentzen diren egun hauetan, interesgarria da Vanity Fair aldizkariak 1876an argitaratu zuen Carlos VII erregegaiaren marrazki honi begiratzea minutu luze batez. Gero geure buruari galdetu: Morroi honengatik, besteak beste, borrokatu al zuten gure aurrekoek? Nork galdu zuen gerra hura?
Nik, bederen, ez.
Nik, bederen, ez.
2 comments:
Ene iruzkina baino lehen: denok ez garela ez eta "british" maila apal horretakoak erran behar, eta, zure blogeko ingelera ez ulertzeagatik, hau duzu nire bigarren saioa iruzkina sartzeko. Ea honetan lortzen dudan.
Nik neuk, zuk bezala, zeure lehen galdera berbera egiten diot ene buruari: gure aurrekoak tipo horren alde? Bigarrenaz, aldiz, ez dakit: hasteko, gerra guztiak guztiok galtzen ditugulako (ustezko garaileen jarraitzaileak barne); baina morroi hori gainditu zutenek (Canovas del Castillok, zehazkiago) Euskal Herri osoa deklaratu zuten galtzaile (zu eta biok ere), eta horren arabera jokatu.
Bat nator zurekin diozun den-denetan (baita blogeko ingelesaren erabilpen desegokian ere). Egia da gerretan gehienok suertatzen garela galtzaile baina batzuek, handikiek, beraien interesei begira, gatazkak piztu eta kanoi-haragi bezala erabiltzen dituzte herri xumearen seme-alabok. Horien kontra nago. Berdin zait nortzuk diren: Carlos, Canovas edo Labaingo apaiza.
Post a Comment