Thursday 2 April 2009

POETAK DAUDE


... herenegun kausitu nuen
Barrenkalleko taferna batean
ondarrutar mutil bat
eta esan zidan:
Basurtun nago gudari.
Gudari gabe,
soldado nago,
gudan guztiak
Saibigainen
erori baitziren.
Nik
pentsatu nuen
orduan
Barrenkalle Barrenako Saibigainen
gudari gehiago erori dela
Urkiolako Saibigainen baino.
baina ez.nion esan,
gazteriak fedea
behar baitu,
eta gainera
nik esperantzarik,
federik
edo karitaterik
eztaukadalako....
(Azken harria, G.Aresti)

Arestik umore beltzez (nola bestela?) ikutzen badu ere gerra zibilaren Saibigainen pasarte hura, nola ahaztu PSOE eta PPren arteko hitzarmena lortu den egun hauetan orain dela 72 urte nazionalistek eta miliziano ezkertiarrek gogor borrokatu zutela faxisten kontra Saibigainen.


1937ko apirilaren 52an Otxandio eta Urkiola arteko errepidean lehendabiziko guduxkak izan ziren. Hurrengo egunean Tercio de Navarra batailoiko karlistek Saibigainen Meabe nº2 eta González Peña defendaturiko posizioak eraso zituzten. Iluntzerako erreketeek Saibigain hartua bazuten ere, gudariek Urkiola eta gertuko Urkiolamendi tontorra mantendu zituzten.
Apirilaren 7an faxistek Anbotoaren magalean eta Urkiolamendi beste aldean dagoen Azuntze mendi-lepoa hartu zuten. Tercio Oriamendi izeneko ereekete-Tertzioak, aurreko aurrerapen egin zuena, laster Urkiolamendi hego-ekialdetik konkistatzeari lotu zion; errepublikarrek, tartean, atzera egin eta Urkiola zuten, Tercio de San Ignaciok okupatuko zuena. Apirilaren 8ko egunsentirako Urkiolako ingurumariak, Anbototik Saibigaineraino altxatuen eskuetan zeuden.
Apirilaren 12an 2ª Brigada expedicionaria de Asturias izeneko brigada errepublikarrak Saibigainen faxistek zituzten lerroak eraso eta tontorra konkistatzea lortu zuten, bertan zegoen 3º Batallón San Marcial batailoi frankistak atzera eraginez. Hurrengo egunean, erreleteaen batailoiek eraso eta Batallón de Montaña Sicilia izenekoak miliziano asturiarrak menditik bota zituen.
Honek Saibigain Flandes nº5 batailoiaren eskuetan utzi zuen. Apirilaren 14ko egunsentian Sabino Arana eta Disciplinario batailoiek, PCEko milizianoek osatutako Salsamendi eta Garellano batailoien laguntza zutenak, tontorra berreskuratu eta gotorleku bilakatu zuten.
Apirilaren 15ean Tertzioak eraso eta, gudu latza eta odoltsua izan ondoren, 1ª Brigada de Navarra behin betiko hartu zuen mendia.
Alde biek erori asko izan zituzten borroketan. Gerraq Zibila bukatu eta gero, irabazleek harrizko gurutze erraldoia eraiki zuten Saibigaingo tontorrean bere eroriak oroitzeko. 1976an gurutzean bertan Errepublika eta askatasuna defendatzen eroritako gudarien aldeko xafla jarri zuten.
Gerra jarraitu eta Saibigainen hasitako bidea faxistek Intxortetan jarraitu zuten (Wikipedia).

No comments:

Locations of visitors to this page