Azken urte hauetan esperientzia berria eramaten ari da aurrera Euskal Herriko eskola eta institutuetan: eleaniztasuna. Proiektu honen helburua ikasleek hirugarren hizkuntzaren ezaguera minimoa lortzea da. Sektore batzuen ustez esperientzia horrek ikasleen euskara-mailaren txikiagotze bat dakar, batez ere eskualde erdaldunetan. Nolabait esateko planteamendu hau Euskal Herriko nazio-proiektuaren kontra doa.
Gainera proiektua honek, beste asko legez Baskongadetako Parlamentu antidemokratikoan burutu eta garatua, ez du aintzakotzat hartzen sektore herrikoi askoren iritzia. Modernismo desfasatu eta gaizki-ulertu baten ondorioa izanik, gure nazio hizkuntzaren kontra doa (eskualde behartuenetan batipat).
Noizko eskola funtzionario-zuzendari baten exekuzioa?
Wednesday, 21 January 2009
Exekuzioak?
Tuesday, 20 January 2009
Neoaldeanismoa
Euskaltel enpresak orain dela gutxi egin digun opariari (bere oinarrizko programaziotik Euro News, BBC eta abar kentzea) neoaldeanismoa esango nioke dudarik gabe.
Joera berri horretaz gozatu izan ahal dugu ETBko Pásalo, euskal telebista publikoaren izar-programan gaur bertan. Barak Obama presidentearen kargua zin egitear zegoenean, berehala lehenengo hitzaldia presidente legez egitear zegoenean... Donostiko danborradari eman diote txanda programa horren zuzentzaileek, txantxen artean. Neoaldeanismoa.
Wednesday, 7 January 2009
Arrazoia
Ikaragarrizo gauean, Arrazoia sugar ñimiñoa besterik ez da. Alabaina daukagun argi bakarra da eta, itzaliz gero, ez gara konturatuko ezta iluntasunaz ere.
Monday, 5 January 2009
Monday, 27 October 2008
Karlistak gaur?
Karlistak ziren 1870 inguruan trenaren kontra jotzen zutenak. Bigarren karlistadan (espainiarrentzat hirugarrena) gertatu omen zen. Ez naizenez historia-libururen irakurle amorratua, Joan Mari Irigoienen Babilonia liburu mitikoan agertzen denaz fidatzen naiz (lehen bait lehen hasi behar naiz irakurtzen Bestea da mundua nobela).
Babilonian halakoak irakur ditzakegu:
" ...Nik banekien karlista asko zegoela trenbidearen kontra baina banekien, baita ere, jende askori ematen ziola lana..."
"...Gerra bat. Nola bukatuko dugu trenarekin bestela, gerraren bidez ez bada? Hamaika fusil dago hor nonbait, lurpean ezkutaturi, mementu hori datorrenerako! "
Asteburu honetan Euskotrenaren bi geltoki saboteatu dituzte Zornotzakoa eta Berrizekoa. Bandalismoa? Ekintza politikoak? Ez naiz sartuko horretan. Ez zait interesatzen ere alderdi guztiek ekintzak gaitzetsi dituztenentz jakitea. Beste alde batetik, nonnahi entzuten dira ere AHTa gelditzeko deiadarrak... armak erabiliz beharrezkoa balitz.
XIX mendean Gipuzkoa eta Bizkaia sakonean euskal tradizioak defendatzeko mugimendu politikoak agertu ziren. Estatuaren kontra jotzen zuten armen erabilerari muzin egin gabe. Trenari boikota aldarrikatzen omen zuten. Karlistak ziren.
Karlistak gaur?
Denok ezagutzen dugun bibliotekari argentinarrak halakoa utzi zuen idatzia: “Algo que no se nombra con la palabra azar rige esas cosas”
Friday, 24 October 2008
Karlistak
Nik, bederen, ez.
Thursday, 16 October 2008
Le Clézio
"Idaztea munduaren soinua entzutea da eta hau bidaiatuz lortzen da. Une honetan gure inguruan dauden bidaiari bakarrak atzerritarrak dira. Benetako bidaiari hauek beste mundu batzuk asmatzeko gaitasuna dute beste zibilizazio batzuetara eramateko"
Tuesday, 14 October 2008
Aresti, Joyce eta Juaristi
Non dago Arestik itzulitako James Joyceren Ulises?
Jon Juaristik ote dauka oraindik?
Wednesday, 1 October 2008
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eta Telesforo Monzon
Zer daki Brunok Shmuelen munduaz? Lagundu ahal dionean, zergatik uko egiten dio? Zer dakigu guk presondegian daudenez?
Zer zekien Telesforo Monzonek, aristokrata gipuzkoarrak, garai hartan kartzelan geundenoi buruz edota Maji neskatilaren arrazoiaz harro egoteko?
Thursday, 25 September 2008
Itaka, Euskal herria eta auto-bonbak
Kavafisek zioen:
Itakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean,
egizu otoitz bidea luze izan dadin,
menturez betea, ezagutzez betea.
Lestrigoiei eta Ziklopeei,
eta Poseidon hiratuari ez iezaiezu beldur izan...
... Zeure adimenduan ukan ezazu Itaka beti.
horrainoko etorrera da zure jomuga.
Baina ez ezazu presaka zeure bidaia bat ere.
Hobe da anitz urte eder dirauela;
Egizu otoitz bidea luze izan dadin….
Egizu otoitz bidea luze izan dadin….
Egizu otoitz bidea luze izan dadin…. (1)
Pazientziarik eza, ezinegona, amaitzeko gogo jasanezina… umeen jokabideak dira, gure herrikide batzuek, agian askok, dituztenak. Etorkizuneko herriminez zauriturik daudela dirudi.
Denok daukagu Euskal herri ideala gure gogoan baina helburu lortezina horren bideaz gozatu nahi dugu, utopia horretaranzko bideaz. Ez dugu ume-irudimenez asmaturiko lestrigoirik edo zikloperik behar.
Utz nazazue bideaz gozatzea!! Zoazte pikutara!!
(1) Esaldiaren hirukoizketa ez da Kavafisen edo Andolin Eguzkitzaren itzulpenarena, nirea baizik.
Thursday, 18 September 2008
Etxe batek naduka
“Etxe batek naduka
zor luze bati
loturik,
hamar urte eta egun bateko gartzela...”
Aresti, gure Aresti oroitua, labur geratu zen. Orain BBK-k, Kutxak eta halakoek 50 urteko zigorra proposatzen digute alaiki. Hori da Euskal Erkidegoko ekonomiaren benetako motorea: gure menpekotasuna banku eta kutxekin.
Tuesday, 16 September 2008
Zulo beltza
Monday, 23 June 2008
Donibane gaua
Bier dala Donione,
etzi San Joan-biramune.
Gure soloan lapurrik es;
badagos bere, erre beites.
Artoak eta gariek gorde,
siraunek eta sapoak eta subeak
eta pisti gustiek erre."
Larrabetzun kantatzen zuten Donibane gauean, gari-sorta isiotuekin etxeko solo guztietatik ibiliz
Non daude lapurrak? Non ziraun, apo eta sugeak?
Bageneki...
Thursday, 19 June 2008
Sumendien azpian
Espainiako gerra galdurik zegoenean (gaur, Ekainak 19, Liberación de Bilbao) eta hemen hildakoen egun ikaragarrienak ospatzen zituztenean frankistek, Mexikon, Popocatépetl azpian, Baudelaire-ren dizipuluek, absenta gogoan, mezkal eta tekila edaten zituzten Hildakoen Egunean: “ Denboraren esklabo martirizatuak ez izateko, hordi zaitezte, hordi zaitezte gelditu gabe! Ardoz, poesiaz edo bertutez, nahi duzuen moduan!"
Irakurri behar dut Karlos del Olmo-ren itzulpen hori. Lan zaila berea, alajaina!
Orain, sumendiaren azpian, baina bere bonbetatik salbu, idazten dut idazteari ez uzteko. Gogoratzen saiatuz zerbait datorkit gogora: Lowry-ren liburuko pasarte batean Euzkadi hitzak dirdira egiten du kartel argitsu batetik (bai!!! sinestezina badaere). Basoan galdurik daude protagonistak, ekaitza eta tragedia lehertzear, amaiera heltzen ari da...
Abisua edo faroa da kartela?
Harrigarria.
Manuel Monterok Bajo los volcanes. Identidad contra convivencia izenburuko liburua idatzi berri du.
Lana pilatzen zait
Saturday, 7 June 2008
Jose Miel Barandiaranen Herensugea
Jose Miel Barandiaranek bere Diccionario de Mitologia Vasca-n (euskaratuta al dago?) Herensugeari ondoko definizio hau ematen dio: “genio diabólico que aparece en forma de serpiente”.
Hori kontutan harturik, XIX mendeko zenbait karlistak trenari burnizko herensugea deitzea (ikusi beheko sarrera) erabat justifikatuta zegoela esan daiteke.
Gaur egungo oposizioa AHTari antzeko arrazoietan oinarriturik al dago?
Ez dut hitz egiten azaleko arrazoiez: ardura ekologistak, gehiegizko gastuak...den-dena oso arrazoigarria. Ez, ni sakoneko sentipenez ari naiz, psikologiak azaltzen dituenak.
Kontsidera dezagun, alde batetik, sugearen esangura falikoa pentsamendu freudiarretan. Beste alde batetik, ezaguna da Elizak betidanik Emakumearen eta Sugearen artean planteatu duen kontrajartzea: "Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko "
Argi dago!!: XIX mendeko karlistek eta haien gaur egungo jarraitzaileek ezin dezakete onartu inolaz ere gure Ama Euskal Herria (makularik gabeko emakume txit birjina) izorratuta izan dadila Deabruak bidalitako Herensuge Lizun horrek.
Irakurketa erlijiotsua badu ere, nik ez dut egingo zeren eta neure antiklerikalismo osasungaitzari uzten saiatzen ari naizen.
Thursday, 5 June 2008
Joan Mari Irigoienen Babilonia
Gipuzkoa sakoneko jende umilak ez zuen begi onez ikusten trenbidearen eraketa
"...ke beltza darion burnizko herensugea da trena, su eta fu dariona, deabruaren asmakizun"
"...hor jarri nahi digute, gure zelai eta soroak zanpatzeko, gure mendiak galtzeko, gure lurra erdibitzeko, zerua kutsatzeko...”
Apaizek, beti legez, aurrerapenen kontra apustua egiten zuten
"...Trenaren alde dagoena bekatu mortalean dago. Aitaren eta Semearen..."
Batzuek jende xume eta kontserbakorraren ideiak armen bidez defendatzera prest zeuden.
" ...Nik banekien karlista asko zegoela trenbidearen kontra baina banekien, baita ere, jende askori ematen ziola lana..."
"...Gerra bat. Nola bukatuko dugu trenarekin bestela, gerraren bidez ez bada? Hamaika fusil dago hor nonbait, lurpean ezkutaturi, mementu hori datorrenerako! "
Hondamendiko adarrak entzun ziren eta katastrofea gertatu zen
"Trenaren etorrerarekin batera animalia guztiak asaldatu ziren eta bolada batean Babiloniako oiloek ez zuten arrautzarik errun, behiek –lehengotik ere esne urrikoak izanik- ez zuten esne tantarik eman eta negua iraganda udaberria heldu zenean, txoriek ez zuten barano haietan habiarik jarri...."
Hala ere Euskal Herriak biziraun zuen pulpitutik entzuten bazen ere:
"Eroriko zara, erori Babilo (*) handia!
Deabruen bizileku bihurtu zara,
espiritu gaizto guztien zulo,
zeren eta zure merkatariak
lurreko ahaltsuenak baitziren,
eta zeure sorginkeriez
herri guztiak engainatu baitituzu.
Zikindua zaude
profeta, fededun eta lurrean hilak
izan diren guztien odolaz"
(Isaias, Apokalipsia)
(*) Transkizioaren errorea? Bilbao agian?
Thursday, 29 May 2008
Arrazionalismorako garai txarrak
Gauza bat, argudiorik gabe geratzea da eta beste gauza bat, erabat desberdin, konbentzitua izatea. Hemen dago fundamentalismoaren oinarria.
Taliban batek ez du behar arrazoirik bere jarrerak justifikatzeko ezta Vaticanozaleek ere, beraien erresuma ez delako mundu honetakoa.
Hala biz
Tuesday, 13 May 2008
Persiarrak
Ainhoa Urrejola EAE-ANVko militantea eta Donostiako zinegotzi ohia hil du gizonezko batek, lau tiro botata. Atzo egin zioten tiro, Tolosa kaleko bere etxe aurrean. Erietxera eraman zuten hasieran, artean bizirik, baina bi aldiz geratu zitzaion bihotza eta sendagileak suspertzen saiatu ziren arren, 17:40an hil zen. 32 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaben ama zen.
Ikerketa iturriek uste dute, Urrejolak autotik ateratzeko modua egin zuela. Lekukoen arabera, senarra eta alaba txikia etxetik atarira jaitsi ziren tiro hotsak entzun bezain pronto. Haien kontakizunaren arabera, besarkatu egin zitzaizkion, animoak emanez eta oihuka. Handik gutxira eraman zuten erietxera.
GATAZKAREN ONDORIOAK????? Baina, burutik jota al gaude?
Igandean Los Persas antzezlana ikusi nuen Barakaldo Antzokian, Eskiloren obraren egokitzapen librea -oso librea-, Calixto Bieitok zuzendua.
Gerra betierako da, gerra bukaezina da errepikatzen zuen Eskilok orain dela 2.400 urte eta arrazoia zeukan.
Gu geu, euskaldunok, harro gaude beti gerran egon garelako. Aurpegia alaitzen zaigu herri borrokalaria garela entzuten dugunean baina ez.... arruntak, ohikoak, guztiol bezalakoak gara. Herri guztiek aro guztietan egin dutena errepikatzen ari gara.
Antzezlana aita baten aienekin amaitzen da bere alabaren heriotzagatik intzirika.
Batzuetan pentsatzen dut sentiberatasuna galtzen ari garela, zeren eta...nola sentitu ahal dugu aita horretaz gupida, heriotza hain merke izanda gure herri latz honetan?
Wednesday, 30 April 2008
Gelman, Cervantes, Nabokov eta euskaldunak
Los vizcaínos del Quijote son los vascos por antonomasia
Pasa den Apirilaren 23an Cervantes Saria jasotzean Juan Gelmanek egindako hitzaldia irakurtzen ari nintzelarik gogoeta nahasi batzuk etorri zitzaizkidan burura, ene gogoaren islapen esanguratsua.
Hitzaldia interesgarria iruditu zitzaidan, ez soilik bere literatur kalitateagatik, baizik eta ere montonero ohi batengandik zetorrelako. Juan Gelman bortizki jota izan zen Argentinako diktadurak 1976-1983ko aldian. Izan ere, 1976an bere seme-alabak, Nora Eva eta Marcelo Ariel bahituak izan ziren baita haurdun zegoen honen emaztea ere, Maria Claudia Iruretagoyena. Gelman-en semea eta haren emaztea desagertu ziren eta biloba gatibualdian jaio zen.
Hitzaldian, literatur aipuz zipriztindua, ez da falta salaketa politikoa:
“...Y yo moría muchas veces y más con cada noticia de un amigo o compañero asesinado o desaparecido que agrandaba la pérdida de lo amado. La dictadura militar argentina desapareció a 30.000 personas y cabe señalar que la palabra "desaparecido" es una sola, pero encierra cuatro conceptos: el secuestro de ciudadanas y ciudadanos inermes, su tortura, su asesinato y la desaparición de sus restos en el fuego, en el mar o en suelo ignoto. El Quijote me abría entonces manantiales de consuelo”
“Cervantes se instala en un supuesto pasado de nobleza e hidalguía para criticar las injusticias de su época, que son las mismas de hoy: la pobreza, la opresión, la corrupción arriba y la impotencia abajo, la imposibilidad de mejorar los tiempos de penuria...”
“Pero hay recuerdos que no necesitan ser llamados y siempre están ahí y muestran su rostro sin descanso. Es el rostro de los seres amados que las dictaduras militares desaparecieron. Pesan en el interior de cada familiar, de cada amigo, de cada compañero de trabajo, alimentan preguntas incesantes: ¿cómo murieron? ¿Quiénes lo mataron? ¿Por qué? ¿Dónde están sus restos para recuperarlos y darles un lugar de homenaje y de memoria? ¿Dónde está la verdad, su verdad? La nuestra es la verdad del sufrimiento. La de los asesinos, la cobardía del silencio. Así prolongan la impunidad de sus crímenes y la convierten en impunidad dos veces.”
“Hay quienes vilipendian este esfuerzo de memoria. Dicen que no hay que remover el pasado, que no hay que tener ojos en la nuca, que hay que mirar hacia adelante y no encarnizarse en reabrir viejas heridas. Están perfectamente equivocados. Las heridas aún no están cerradas. Laten en el subsuelo de la sociedad como un cáncer sin sosiego. Su único tratamiento es la verdad. Y luego, la justicia. Sólo así es posible el olvido verdadero.”
Irakurketa erabat gomendagarria: Don Quijote liburuaren gorespena eta, aldiberean, diktadura krudel baten ondoren ondo-pentsatzaile batzuek eskatzen duten ahantze horren salaketa.
Baina... ez... guztiek ez dute pentsatzen gauza bera idazlan bikain horretaz, Espainiako literaturaren idazlan gorenaz. Eman diezaiogun hitza...Vladimir Nabokov handiari.
Nabokovek 1950. dekadan literatur eskolak eman zituen Harvard unibertsitatean. Bere eskoletarako aukeratu zuen liburuetariko bat Cervantesen Don Quijote zen. Eskola haien emaitza bitxia Lectures on Don Quixote liburua dugu. Ez da nire helburua, inolaz ere, liburu honi buruzko kritika bat egitea. Nire helburu bakarra idazle estatubatuarrak liburuan isurtzen dituen zenbait ideia aipatzea besterik ez da. Eta mundu honetan ez dagoela ezer absoluturik esatea. Eta ikuspuntu anitz daudela. Eta abar.
Nabokov dixit: “Egileak (Cervantes) ondoko planteamendu hau du buruan: “Etorri nirekin, irakurle bihurri, zu zakur bizi puztua eta ostikoka astindua ikusteaz gozatzen duzuna, irakurle, igande goizean, joanez edo etorriz mezatatik, karkaxaz edo makil kolpe batez pikotan dagoen alproja agurtzea gustukoa duzun hori, etorri nirekin irakurle bihurri eta ikus ezazu zein esku zorrotz eta krudeletan jarriko dudan ene pertsonaia hau, farre egiteko gogoa ematen duen ahul ahalen hau.Eta prestaturik daukadanaz zu ondo pasatzea espero du...”
“...Zer esan idazlan osoan zehar errepikatzen den krudelkeriaz?”
“El Quijote”ren bi atalek benetako krudeltasun entziklopedia eratzen dute"
“Garai guztietako liburu mingotsen eta barbaroenetariko bat...”
Eta nola lotzen dut hau guzti hau gure gaiaz? “El Vizcaíno”ren episodioa aipatuz, jakina. “Don Quixote”ren 8. eta 9. ataletan banatzen da istilua:
“Todo esto que don Quijote decía escuchaba un escudero de los que el coche acompañaban, que era vizcaíno, el cual, viendo que no quería dejar pasar el coche adelante, sino que decía que luego había de dar la vuelta al Toboso, se fue para don Quijote y, asiéndole de la lanza, le dijo, en mala lengua castellana y peor vizcaína, desta manera:
—Anda, caballero que mal andes; por el Dios que crióme, que, si no dejas coche, así te matas como estás ahí vizcaíno.
Entendióle muy bien don Quijote, y con mucho sosiego le respondió:
—Si fueras caballero, como no lo eres, ya yo hubiera castigado tu sandez y atrevimiento, cautiva criatura..
A lo cual replicó el vizcaíno:
—¿Yo no caballero? Juro a Dios tan mientes como cristiano. Si lanza arrojas y espada sacas, ¡el agua cuán presto verás que al gato llevas! Vizcaíno por tierra, hidalgo por mar, hidalgo por el diablo, y mientes que mira si otra dices cosa..
—Ahora lo veredes, dijo Agrajes —respondió don Quijote.
Y, arrojando la lanza en el suelo, sacó su espada y embrazó su rodela, y arremetió al vizcaíno, con determinación de quitarle la vida. El vizcaíno, que así le vio venir, aunque quisiera apearse de la mula….”
Cervantesek Kultura gutxiko euskaldunen gaztelera txarra imitatzen du..
Euskaldunak ondoko hau esan nahi du:
“Vete, caballero, en hora mala que, por el Dios que me crió, si no dejas el coche, es tan cierto que te matará este vizcaíno como estás ahí”
“¿Que no soy caballero? Juro a Dios, como cristiano, que mientes mucho. Si arrojas la lanza y sacas la espada ¡verás cuán presto me llevo el gato al agua! El vizcaíno es hidalgo por tierra, por mar y por el diablo; y mira que mientes si dices otra cosa”
Ezaguna da nola defenditzen zuten euskaldunek haien jatorrizko kaparetasuna (odol garbitasuna edo hidalguia). Ezaugarri hori zalantzatan jartzea irainik handiena zen (agian da?) eta horrexegatik gezurti deitzen dio birritan Don Quixoteri.
Saturday, 26 April 2008
Aluminioa eta Afrika
Kondor Legioak, mila bider madarikatua, aluminioa erabili zuen bere bonba su-eragileetan Gernika suntsitzeko gaur bezalako egun batean.
G.L. Steer kazetariak, The Times egunkarian 1937ko Apirilaren 27an bidalitako telegrama batez hauxe kontazen zuen "... hiru motatako hegazkin alemanez osatutako eskuadrilla ahaltsu batek -Junker eta Heinkel bonbaketariak, Heinkel ehizakoak-gelditu gabe jaurti zituen hiri [Gernika] gainera mila librako inguruko bonbak eta, kalkulu batzuen arabera, hiru milatik gora su jaurtigai aluminiozkoak, bina librakoak..."
Kimika ahaztuz gogora dezagun istorio afrikar bat
Gernikako, Euskadi eta Espainiako triskantzen erantzuleek esperientzia zeukaten, 2003ko Apirilaren "Historia" aldizkariaren alean Mª Rosa de Madariaga eta Carlos Lázaro historialariek egindako ikerketa bikainean irakur daitekeenez.
Espainiako armadak bonba kimikoak erabilia zituen Rif-eko gerran 1925. urte inguruan. Urte horretan Melillako komandanteak ondoko txosten hau bidaltzen die bere nagusiei "...un miércoles que haga buen tiempo, acudirá mucha gente a ese Zoco confiadamente y será ocasión de causar daño...". Militarra merkatu baten bonbardaketaz hitz egiten ari da jende gainezka egonda!.
Ipar Afrikako gerra da eta Sanjurjo eta Franko jeneralek, beste askoren artean, zibilen sarraskien aurrean eduki ahal lituzketen lotsa apurrak galtzen ari dira. Altxamendu Nazionala esku sendoz zuzenduko duten liderrak forjatzen ari dira.





