Monday, 18 February 2008

Salbuespen egoerari stop

Otsailaren 15ean Greba orokorraren jardunaldiari buruzko informazio bila joan nintzen euskaraz daukagun egunkari bakarrera. Berria, hain zuzen. Bigarren eta hirugarren orrialdeetan lortu nuen informazio hori: 143 lerro Lab sindikatuaren eta Rafa Diez-en ikuspuntutik, eta 57 lerro beste erakunde batzuen ikuspuntua azalduz (22, Eusko Jaurlaritzarena; 10, Ezker Batuarena; 9, Aralarrena; 7, EAJ-rena; Confebask-ena, 6; PSE-EErena, 3).

Egun berean Anjel Lertxundik Kontrola Europan artikulua idatzi zuen eta Fito Rodriguezek Gau luzea.

No comments:

Locations of visitors to this page