Tuesday, 18 December 2007

O. Pamuk


Hegazkin turkiarrek Irakeko iparraldea bonbardatzen duten bitartean Orhan Pamuk-en Liburu Beltza amaitzen dut.
Ez dakit zer pentsatuko duen Pamuk-ek kurduen kontrako eraso honetaz edo haien nahiaz estatu bat lortzeko. Ez dakit eta, egia esan, ez zait gehiegi interesatzen. Liburu Beltza, dentsoa, errepikakorra, iluna... argia da turkiarren gaur egungo egoera erakustean. Iraganari lotuta jarraitzeko aukera edo etorkizunari begiratzekoa daukate aurrez aurre. Atatürk-ek urrats garrantzitsuak eman zituen bigarren bide horretan zehar baina badirudi haren denbora amaitu dela.
Galip-i, nobelaren protagonista, ideia bat darabilkio buruan behin eta berriz : izan ala ez izan hura bera, eduki ala ez eduki bere nortasuna. Eta ideia hau turkiar guztiei hedatzen die: izan ala ez izan haiek beraiek. "Herri orok, zoriontasuna beste herri batzuen istorioetan bilatzen badu, deuseztapenaren eta ahanzturaren zigorra jasango du" esaten da liburuan. Ziur nago Pamuk ez datorrela bat ideia honekin ezta ere argazkiko emakumea baina...kurduak?

No comments:

Locations of visitors to this page