Saturday 22 December 2007

Nazim Hikmet

.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
Nazim Hikmet-en izena (poeta turkiarra, 1902-1963) Gabriel Arestiren Harrizko herri hau liburuan irakurri nuen lehenengo aldiz. Hauxe idazten zuen Arestik:

Ene ebanjelioa
Eta hi
Gernika
ene ebanjelioa
haiz

También Tomás Meabe fue mi camarada
(Nazim Hikmet, golpea, hiere, dale).
Compadre Blas, si traes de Cuba mal, he
de convertir tu noche en alborada.
"Mi corazón es fusilado cada
"mañana gris que el sol en Grecia sale"
Un árbol de Gernika vale
por...Nada.
Ya más podría añadir
que: "Agustín, Agustín atormentado
"por todos los dolores.
"Un nuevo Aurelio Arteta condenado
(¿por qué?, ¿por quién?) a mal vivir
sin líneas ni colores"

Aresti berarena da euskaraz dagoen egile turkiarraren lan bakarra: Lau gartzelak. Arrakasta gutxikoa, suposatzen dut. Hala ere, sarean (www) ondoko galdera hau dago nonnahi: Zergatik euskaratu zituen Arestik Bocaccio eta Nazim Hikmet-en lanak?
Badirudi Ea izeneko herrian erantzuna eman ziola galderari orain dela bost bat urte. Nazim Hikmet-en lanaz arduratzea idazle eta kazetari bati egokitu zitzaion: Ralf Streck-i (nor demontre da Ralf Streck?).

Hitzaldi hori gertatu al zen? Ez al zen Edorta Jimenez-en asmakariren bat izango? Lekukorik balego ekitaldi haren berri eskertuko nioke zeren nola uler liteke idazle komunista honi buruzko Bizkaian burututako hitzaldi bakarra Ean gertatzea? Ezaguna al da Lea-Artibai eskualdean Nazim Hikmet-ek ez zuela inoiz ezer egin kurduen alde? Nori axola zaio Euskal Herrian idazle hau?

Pasa den Abenduaren 7an Berria egunkarian, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari buruzko informazio barruan hauxe argitaratu zen “...Nazim Hikmet palestinar poetaren 12 poemaren euskarazko itzulpenak jasotzen dituen liburuxka. Iñigo Aranbarrik eginak dira itzulpenak.
Zuzenketaren bat? Ez dut uste.
Egia esan, euskaldun gehienentzat alderik al dago palestinarren eta turkiarren artean?


No comments:

Locations of visitors to this page