Friday 7 March 2008

The Wild Bunch

Asteartean, astean zehar pantaila txikian ikusten ari garen horrenbeste zaramatik ihes egiteko, artelan bikaina eskaini digu pantaila handian Bilboko FAS zineklubak: Sam Peckinpah zinegile estatubatuarraren The Wild Bunch (Talde Basatia).
Zineaz, berriz, usadio zaharrean gozatzeko parada: jatorrizko bertsioan eta pantaila handi-handian.

Gaur, berriz, usadio zaharrean tamaltzeko aukera dugu: jatorrizko bertsioan eta pantaila handi-handian: Arrasaten.

Sam Peckinpah.en filmaren izenburua eta eszenak etorri zaizkit burura.

Herri batera, zaldiz, ustezko soldadu taldea heltzen ari da. Kamerak behetik haien plano bikaina ematen digu. Trostan sartzen dira eta herriko jendearen atentzioa erakartzen dute. Ume-multzo baten ondoan pasatzen dira eta hauek, une batez, jolasteari utzi eta irribarretsu begiratzen diete. Jolasa deigarria haiena ere!: eskorpioi pare bat inurritegi baten erdian eusten dute. Ume gaixoak, konturatu gabe, jainkoen lana egiten ari dira, mundu lurtarraren patua zuzenduz. Azkenean, suaren bidez, izaki guztiak suntsituko dituzte.

No comments:

Locations of visitors to this page