Sunday 2 March 2008

Heriotza eta Dontzeila


Asteburuon Música Musika jaialdian Schubert austriarraren lanez gozatzeko aukera izan dugu Euskalduna jauregian.
Entzungai izan genituen lanen artean mintza gaitezen atzo birritan interpretatu zenaz: ”Heriotza eta Dontzeila”. Izan ere, lehendabizi Wunterberg-eko orkestari entzun genion Mahler egindako adaptazioa eta gero Prazak kuartetoari Schubert-ek sortu zuen lan hutsa 1824an, gehiketarik gabe. Liluragarriak biak badira ere, aukeratzekotan lehenengoa aukeratuko nuke: ikaragarri gozo eta ondo interpretaturik.
“Heriotza eta Dontzeila” gai mitikoa da, pinturan asko erabilitakoa: Ondoko koadroa, izenburu bera daukana, Dureroren diszipulua izan zen Hans Baldung-ek sortu zuen XVI mendearen hasieran.
Koadroan agertzen den eszena beldurgarriak Ariel Dorfman argentinarrak 1992an idatziriko liburura eramaten gaitu “La Muerte y la Doncella” izenburukoa ere, torturaren kontrako manifestu hunkigarria. Diktadurapean dagoen Hegoamerikako herrian mediku batek emakume atxilotu bat bortxatzen du behin eta berriz Schubert-en “Heriotza eta Dontzeila” melodia entzuten duen bitartean.
Alferkeriak liburuaren bilaketa edota irakurketa oztopatzen badizkigu, ikus-entzunezko baliabideek lagundu ahal digu zeren Roman Polanskik, liburuan oinarriturik, film zirraragarria zuzendu baitzuen. Zein handi den Polanski! Sigourney Weaver eta Ben Kingsley izan ziren aktoresa-aktore nagusiak gizakien ilunpetako murgiltze honetan.

Tortura. Nola uler daiteke gizakia torturatzaile bihurtzea? Zer daukate buruan poliziek komisaldegi batean gau eta egun atxilotu bat torturatzen dutenean? Zer pasatzen zaie burutik 500 egunetan zulo batean pertsona bat mantentzen dutenei? Zerk bultzatzen dio ume talde bati -azken bolada honetan famatua izan den baina betidanik existitu den- bulling-a egitera? Zer poztasun gaixo lortzen du gizakiak egoera hauetan?

No comments:

Locations of visitors to this page