Wednesday 27 February 2008

Susan Sontag, Peter Handke eta Ibar ibaia


Ibar du izena Mitrovica hiri kosovoarra banantzen duen ibaiak: Iparraldean serbiarrak daude, hegoaldean albaniar-kosovoarrak.
Hegoalde horretan Susan Sontag-ek hartu zuen posizio 1999 urte madarikatuan. Idazle estatubatuarrak albaniar-kosovarren bandera hartu, ezkertiar gehienok legez, eta bere herri boteretsuaren bonbardaketen alde agertu zen.

Oi Belgrado, inoiz ez zara Gernika edo Dresde bezalakorik izango! Guztiok ahaztu ditugu ilunpeko egun haiek.

Ibar ibaiaren Iparraldeko parapetoetan, serbiarrekin batera, Peter Handke idazle austriarra ikusi genuen. Mota guztietako irainez eta mespretxuz bultzatuta bere munduan isolatu zen. Serbiarren aldeko jarrera hartzea ere! Horrenbeste gogoeta, gizakien arimaren azterketa burutu ondoren, gizajoak, artean, ez zekien (eta oraindik ez omen daki) non dagoen Ongia eta Gaizkia. Itsu ahalena! Ez zuen ikusi USAko guda-hegazkinek adierazten zigutela bidea?

Orain, gu geu, geure malkoz eraturiko ibar honetan zoriontsu sentitzen gara bandera gorrietan arrano beltza kulunkatzen ikusiz. Azkenik nazio-subiranotasuna aintzakotzat hartzen ari da Europan! Zerua hurbilago dugu.

Amen

No comments:

Locations of visitors to this page