Monday 21 January 2008

Jokin Muñoz, Iñaki Bilbao eta ispiluak

Baten batek pentsa lezake Jokin Muñozengandik Iñaki Bilbaorenganako bidea egiteko, idazlearen azken nobelako Igor pertsonaia, Orioko zinegotzia eta polizia espainiarraren informazioa izan direla beharrezko hiru geraldiak. Baina ez, bide bihurriagoa aukera daiteke...

Iñaki Bilbao barakaldotarrak, euskal hiperrealismoaren margolari hobenetarikoa, goiko margoa proposatzen digu. Hutsik dagoen etxean, itsaso bista ederra duena, gizonezko bat –artista bera- ispilua aurrean dago. Atezuan dago, ispiluan zer ikusiko zain. Ispiluak bere irudia erakusten dio eskuek aurpegia ezkutatzen dutelarik. Zer esan nahi du artistak? Ispiluek ez ote dutela obeditzen?

No comments:

Locations of visitors to this page